Borrar
Aurtengo mus txapelketako kanporaketa bateko partida.

Zortzi bikotek hartuko dute parte mus txapelketako finalean arratsaldean

Garaipenaz eta sariez gain, lurralde lehiaketarako lau txartel jarriko dira jokoan

JOSEBA LEZETA

Sábado, 23 de enero 2016, 00:28

Azken asteotako kanporaketak gainditu dituzten zortzi bikoteek Antzuolako mus txapelketako finala jokatuko dute Arin jatetxean gaur arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera. Hasi ziren 40 bikoteetatik zortzi hauek baino ez dute jarraitzen lehian: Txarli-Supi, Asier-Beko, Ibai-Julian, Anselmo-Serafín, Gotzon-Xabier, Ibon-Kepa, Kepi-Txini eta Andoni-Mikel.

Hauen artetik irtengo dira irabazleak zein lurralde lehiaketara sailkatuko diren lau bikoteak. Gipuzkoako txapelketa izango da hurrengoa. Euskal Herrikoaren barruan sartzen da Antzuolakoa, aurreko urteetan bezala.

Garaileek txapelak dituzte zain eta parte-hartzaile guztiei emango zaizkie oroigarriak. Finaleko partidak zortzi hamarrekodun hiru usteletara jokatuko dira. Zortzi erregetara egin da lehiaketa, nahiz eta antolatzaileek lau erregetara ere laga duten bikoteak euren artean konponduz gero.

Futbola, Eztalan

Eztalako futbol zelaiak bi neurketa gaur eta bi bihar hartuko ditu asteburu honetan. Mutil infantilak Ilintxaren aurka ariko dira goizeko hamaiketan. Arratsaldeko lauretan, talde nagusiari helduko zaio txanda. Azpeitiko Ikasberri izango du aurkaria.

Bihar goizean, 11:30ean, jubenilek Oñatiko Aloña Mendiri egingo diote aurre. Kadeteak Arizmendiren aurka jokatuko dute Aretxabaletan gaur 10:00etan eta neska kadeteek, Mutrikun 12:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zortzi bikotek hartuko dute parte mus txapelketako finalean arratsaldean

Zortzi bikotek hartuko dute parte  mus txapelketako finalean arratsaldean