Borrar
Ume dantzariak izango dira protagonista gaur kaleetan.

Bost herritako sei taldek hartuko dute parte gaurko Dantzari Txikin Egunean

Oñatitik, Soraluzetik, Arrasatetik eta Legazpitik etorriko dira antzuolar neska-mutikoekin batera dantza egitera

JOSEBA LEZETA

Domingo, 25 de octubre 2015, 00:39

Haur dantzari, txistulari eta taldeetako arduradunak batuz gero, ia 300 lagun ibiliko dira kalean gora eta behera gaur Antzuolan egitekoa den Dantzari Txiki Egunean. Kanpotik 160 inguru datoz. Bertakoak, berriz, beste horrenbeste izan daitezke. Gazteenen gurasoak ere ez dira urruti izango festak irauten duen bitartean.

Oinarin taldeak, beti bezala, bere gain hartu ditu antolaketa lanak. Azken egunotan umeei etxeetan bazkaltzen emateko familien izenak eskatu dituzte eta beste zenbait azpiegitura kontu ere gertu dituzte dagoeneko. Horrez gain, eurekin ikasten duten neska-mutikoak ere irtengo dira dantzara beste talde hauetakoekin batera: Arrasateko Lore Gazteak eta Txikitxu, Oñatiko Oñatz, Soraluzeko Urrats eta Legazpiko Korosti.

Egitaraua prest dute. Goizeko hamarretan herriko txistularien kalejirak piztuko du argia. Ordu erdi geroago, hamar eta erdietan, harrera egingo zaie taldeei. Kalejirari hamaikak eta laurdenetan ekingo zaio. Hamabi eta erdietan bilduko dira Herriko Plazan eta ordu bata laurden gutxiagotan hasiko da lehen saioa. Neskek Esku dantza, Arku dantza eta Makil dantza egingo dituzte; mutilek, Banakoa, Jarrai dan-tza eta Txankarranka. Mistoak, berriz, Gorulari, Fandango/Arin arina, Txulalai eta Zazpi jauzi dira.

Ordu bata eta erdietan jarri dute haurren banaketa etxeetara bazkaritara joateko. Arratsalderako lan bakarra dute, ez nolanahikoa halere: Alardea. Talde bakoitzak bere dan-tza berezia eskaini beharko du. Eta ondoren guztietako kideek beste hiru elkarrekin egingo dituzte: Makil txiki, Txantxoak eta Txapeloaz.

Hitzaldia, etzi

Landatxope jubilatuen elkarteak antolatuta, Agustin Unzurrunzagak 'Munduko migrazioaren azterketa (Balance de la migración en el mundo)' izenburua daraman hitzaldia eskainiko du etzi arratsaldeko zazpietan Olaran etxean. Pil-pilean dagoen gaia aztertuko du.

Antolatzaileek azaldu digutenez, hitzaldia ez da bakarrik jubilatuen-tzat, baizik eta herritar guztientzat. Horregatik, joan eta parte hartzeko gonbidapen berezia egin nahi dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bost herritako sei taldek hartuko dute parte gaurko Dantzari Txikin Egunean

Bost herritako sei taldek  hartuko dute parte gaurko Dantzari Txikin Egunean