Senarra hil duen emaztearen larruan sartu da Lertxundi
'Zoaz infernura laztana' idatzi du, genero beltzeko baliapideak erabiliz
FELIX IBARGUTXI
Martes, 2 de diciembre 2008, 03:05
Publicidad
DV. eleberria plazaratu du Anjel Lertxundik (Orio, 1948). Izenburuak iradokitzen duen bezala, genero beltzeko baliapideak erabilita osatu du istorioa, intriga eta guzti. Amodiozko triangelu bat nola hausten den kontatzen du, hiru ahotsen bidez: ahots bat da senarra hil duela aitortzen duen emakumearena; beste bat, laguntzaile sozial batena, zeina joaten baita kartzelara hiltzaile horri laguntzera; eta hirugarrena, ahots neutroa, narratzailearena, «ez dakigularik gizonezkoa den edo andrazkoa den», atzo Lertxundik esan zuenez.
Hilketa hori, tratu txarrak jasan dituen emakume batek burutzen du. Rosa du izena. Honela dio une batean: «Tomasek ez zidan altzari bati eman ohi zaion tratua ere opa, eta nik diodana, zergatik naiz logelako mahaitxoa baino gutxiago, berorrek ulertu behar lidake esaten ari naizena, baina tristeena da kontu bakar bat ere ez zaidala ondo ateratzen, behin ere ez, eta horrela nola egingo dut ihes zulo beltz madarikatu honetatik».
Lertxundik hau esan zuen atzokoan: «Ez dut ezer berezirik irakurri tratu txarrei buruz. Gertakariek, eta idazkuntzak berak, eraman naute. Tratatu pila bat irakurri banu, gutxiago jakingo nuen tratu txarrei buruz, orain dakidan baino. Hizkera -nik beti esaten dut- zapata bezalakoa izan behar du, oinaren neurrikoa beti, eta oraingo istorioak beste hizkera bat eskatzen zidan, normalean erabiltzen ez dudana. Ariketa polita izan da».
«Hizkera ikusezina» lortu nahi izan du Lertxundik. «Hizkera ikusezinak esan nahi du alferrikako guztia kentzen duzula. Baina beti dago zerbait. Aurreiritziak, jakina. Eta zure formazioa».
Egitazko gertataki batean dago oinarritua. Orain dela 25 urte, ekamume batek epaileari egindako aitorpena irakurtzeko aukera izan zuelarik, erabaki zuen ipuin bat egitea, eta hura n publikatu zen lehenbizi, eta gero bilduma barruan. Gero, telebistarako ere erabili zuen oinarri hori. «Baina ez nintzen pozik gelditu, ez batean eta ez bestean, ez nin-tzelako emakume horren larruan sartu; orain bai, sartu naiz. Iruditzen zitzaidan halako injustizia literario bat burutua neukala aurrekoetan », jarraitu zuen.
Publicidad
Alberdania etxeko Inazio Mujika Iraola editoreak esan zuen «irakurle kopuru handiago bat lortu nahi balu bezala» jardun dela Lertxundi eta nobela «hunkigarria» burutu duela.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión