Borrar
CULTURA

Zenbait ikerlariren lanak joango dira publikatzen

PPLL

Miércoles, 18 de septiembre 2013, 03:19

Bertsolaritza aztertzen ari den ikerlari talde zabal batek Txapelketa Nagusira bideratutako gogoetak burutuko ditu. Txapelketaren inguruko lan espezifikoak izango dira, eta www.bertsozale.com web gunean argitaratuko. Hamalau dira ikerlariak eta horien artean unibertsitateko irakasleak, antropologoak, kazetariak eta musikariak daude, besteak beste.

Ikerlarietako batzuk unibertsitateko antropologoak dira, hala nola Pio Perez eta Teresa del Valle. Beste batzuek bertso munduan murgilduta urte asko eman dituzte, adibidez Andoni Egaña, Xabi Paya eta Joserra Garziak. Badira ikerlari batzuk beren lana burutu dutenak edo behintzat aurreratu samartua dutenak: Arkaitz Goikoetxea itzultzailea ('Aniztasuna Txapelketako bertsogintzan'); Jone Miren Hernandez, EHUko antropologia irakaslea ('Txapelketa eta emakume bertsolariak'); Jesús Larrañaga, Antropologian doktorea ('BECeko finalari begirada antropologikoa'); Pere Bescós, ahozkotasunean aditua eta Harvardeko unibertsitateko ikerlaria ('Performanceetako alderdi kultural, komunikatibo eta sortzaileak'). Horrez gain, atzerriko inprobisatzaileen eta ikerlarien bisita espero dute txapelketaren amaiera aldera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zenbait ikerlariren lanak joango dira publikatzen