Bilkoinek Aretxabaletaren aurka jokatuko du igandean Harripilan
ESNAL
Viernes, 12 de abril 2013, 02:12
Bi asteko geldialdiaren ondoren, Bilkoin Legorreta herriko areto futbol taldeak Aretxabaleta K.E.-ren aurka jokatuko du iganden, 10:30ean Harripila kiroldegian. Hainbat jokalariren hutsunea izan arren, legorretarrek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte, liga amaitzeko etzikoa eta beste hiru partida geratzen direnean. Nahiz eta oso txikia izan, Bilkoin Legorretak badu oraindik ere lehen lau taldeen artean sailkatzeko aukerarik.
Sailkapeneko seigarren tokian dira herritarrak, bosgarrenak baino 4, laugarrenak baino 6, eta hirugarrenak baino 7 puntu gutxiagoz. Jokoan dauden 12 puntuak batuta ere zaila izango da hiruretako bi talde harrapatzea, baina zenbakiek kontrakorik esaten ez duten bitartean,