Suediarren bisita Lesmesen txerritegira
Suediar abeltzainek gainera eskualdeko beste txoko batzuk bisitatu zituzten
YARZA
BERROBI.
Domingo, 8 de octubre 2017, 00:22
Suediar abeltzain talde baten bisita jaso zuten atzo Lesmesen txerritegian. Goizean goiz iritsi ziren eta adi entzun zituzten Mikel eta Lesmes Belauntzaranen azalpenak eraikina bisitatzen zuten bitartean: txerrien elikadura, zenbat kume izaten dituzten, salmentak nola egiten dituzten eta abarren inguruan galdetu zieten.
Bukaeran, eskualdeko beste txoko batzuk bisitatzera abiatu aurretik suediarrek txapel bana oparitu zieten, «abeltzainetik abeltzainera», 'Bonde' izena zeramana, abeltzaina suediarrez. Txerritegia Porc D'or sarietarako izendatua izan da aurten ere, emaitzak azaroaren 17an ezagutuko direnak.