Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zutik, Alberto Aldasoro, Juan Mari Mujika eta Luis Urteaga. Eseritak, berriz, Aritz Katarain, Ioritz Imaz eta Javier Jauregi Baserritarren Eguna aurkezten. ELORZA
Baserritarren Eguna datorren ostegunean ospatuko da

Baserritarren Eguna datorren ostegunean ospatuko da

Aurretik, asteartean, mahai ingurua izango da udaletxean 'Lurra ezin liteke engaina' izenburupean

M.C. ELORZA

IDIAZABAL.

Domingo, 8 de octubre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren ostegunean, urriak 12, Baserritarren Egunaren VI. edizioa ospatuko da Idiazabalen. Hala esan zuten pasa den ostiralean antolatu zen prentsaurrekoan. Guzta lokalean egindako agerraldian Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkatea, Javier Jauregi, lehen sektoreko dinamitzailea, Alberto Aldasoro, Juan Mari Mujika, Luis Urteaga eta Aritz Katarain baserritarrak, izan ziren.

Hainbat ekitaldi antolatu dira festa hau ospatzeko eta hauek dira horietako batzuk. Hasteko, urriaren 10ean, asteartea, mahai-ingurua antolatu da 'Lurra ezin liteke engaina' izenburupean. Arratsaldeko 19:00etan egingo da udaletxeko areto nagusian. Hizlariak Jesus Aduriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herri Onurako Mendien eta Larreen Ataleko arduraduna, eta Imanol Arrieta, Abelur nekazaritza aholkulari zentroko teknikaria, izango dira. Antolatzaileak: Idiazabalgo Abeltzainen Elkartea eta Idiazabalgo Udala.

Ostegunean bertan, hilak 12, ekitaldiak goiz hasiko dira. 9:00etatik aurrera herriko baserrietako ganadu erakusketa egingo da frontoi zaharrean (ardiak,behiak,behorrak eta ahuntzak). Herriko plazan, aldiz, herriko ekoizleen produktuen erakusketa eta salmenta izango da, gazta, fruta, arkume eta ardi ilearen eraldaketa erakustaldia eta Iparraldeko produktuen salmenta. Futbitoan, baserriko lan-tresnen erakusketa (lehengoak eta gaurkoak).

Eguerdian, txahal pintxoak salduko dira (1,5 eurotan). Jarraian 12:30ean, artaldeak herria zeharkatuko du. Ondoren 13:00etan, herri kirolak Txomenanen, aizkolari eta harrijasotzaile erakustaldiekin.

Herri bazkaria 14:30ean izango da udaletxe zaharreko arkupean. Txartelak salgai daude 20 euroren truke Izparren. Menua hau da, Basatxerri Elkarteko urdaiazpikoa, xolomoa eta entsalada epela. Idiazabalgo baserri batean jaio eta hazitako txahalaren haragia: txuleta, azpizuna eta sahieskia pikillo piperrekin. Postrea, Idiazabalgo gazta eta fruta. Edariak: Goierriko sagardoa txotxean eta Ibañez Bujanda ardoa, kafea eta kopak.

Egun guztian zehar, Gaztaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera egongo da, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 19:00etara.

Herriko kaleetan trikilariek alaituko dute eguna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios