Gipuzkoako Bertso Txapelketako sailkapen saioak bihar, Atxulondon
Bi saio izango dira, lehena goizeko 11:30ean eta bestea arratsaldeko 17:30ean
IMANOL ARRATIBEL
Sábado, 30 de mayo 2015, 00:30
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 20an abiatuko da, baina aurrez Gipuzkoa Bertsotan izeneko sailkapen-fasea jokatuko da hilabeteko epean. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen-fasea Zizurkilen ere jokatuko da, bihar, igandea. Bi saio izango dira, bat goizeko 11:30ean eta bestea arratsaldeko 17:30ean. Goizeko saioan, Asier Sasieta Barrenetxea, Eneritz Artetxe Eizagirre, Gorka Maiz Alustiza, Ane Labaka Mayoz, Xabier Sukia Etxeberria eta Eñaut Martikorena Lizaso honako bertsolariek hartuko dute parte. Arratsaldekoan, Mikel Iturriotz Etxaniz, Jon Maia Soria, Joritz Bastarrika Albisu, Mikel Tapia Aierbe, Maialen Akizu Bidegain eta Beñat Iguaran Amondarain (Amasa-Villabona).
Goizeko eta arratsaldeko saioen prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtez azpikoentzat, eta 6 eurokoa gainerakoentzat. Egun osoko sarrerak, berriz, 6 eurokoak izango dira Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat, eta 9 eurokoak gainerakoentzat. S
arrerak egunean bertan erosi ahal izango dira Atxulondo kultur etxean, goizeko 10:00etatik eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Hilabete horretan jokatuko diren 24 saioetatik 30 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako, dagoeneko sailkatuta dauden 13 bertsolariekin batera jarduteko
Gipuzkoako Herriartekoa
Gaur larunbata, arratsaldeko 16:30etan hasita, Mitxelin frontoian (Lasarte-Oria), Interpueblos-Herriarteko Pilota Txapelketako zortzirenetako bueltako neurketak jarriko dira jokoan kadete, jubenil eta senior mailan. Joan den ostiralaean, Intxaur pilota lekuan (Zizurkil) final-zortzirenetako joanekoak jokatu zuten. Hiru partida jokatu zituzten eta 3-0 nagusitu ziren Zizurkilgo pilotariek: 22-6, 22-10 eta 22-5).