Oiartzungo bertsolariak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan

Alaia Martin. / BASTEROBERRI
Alaia Martin. / BASTEROBERRI

Alaia Martin, Ander Lizarralde, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' oiartzuarrek hartuko dute parte

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskal Herriko Ber-tsolari Txapelketa nagusia lau urtean behin antolatzen da. Atzo, hilak 12, aurkeztu zen 2017ko bertsolari txapelketa nagusia. Bertan azaleratu zituzten zein izango ziren aurtengo txapelketako bertsolariak eta bertso-saioak.

Aurreko txapelketa 2013an izan zen, bertan Amets Arzallusek jantzi zuen txapela. datorren udazkenean izango da 2017ko Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an jokatuko da lehen saioa eta finala abenduaren 17an izango da Barakaldoko BECen. Guztira hamalau saio izango dira.

2013ko finalistak zuzenean sailkatu ziren 2017ko Txapelketa Nagusira eta gainontzeko bertsolariek herrialdeetako txapelketetan lortu dute txartela. 43 bertsolarik eman dute izena. Horien artean aurki ditzakegu Alaia Martin, Jon Martin, Ander Lizarralde eta Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' oiar-tzuarrak.

Txapelketako bertso saioak irailaren 23an hasiko dira. Aurtengo txapelketan estreinakoz Euskal Herriko zazpi lurraldeetan izango dira saioak. Lehenengoa Baigorrin izango da, Alaia Martin eta Ander Lizarraldek kantatuko dute bertan. Hurrengoa irailaren 30ean izango da Seguran, Jon Martin izango dugu bertan. Eta falta den oiartzuarrak urriaren 8an izango da ikusgai Zumaian.

Bertsolariez edo saioez informazio gehiago nahi duenak www.bertsozale.eus helbidera jo dezake. Gainera, sarrerak ere dagoeneko eskuragarri izango ditu web atari horretan bertan.

Fotos

Vídeos