Haurtzaro Dantza Taldeko kideak txapeldun Legazpin
Soinu Zahar txapelketa Katerin Artolak irabazi zuen, eta Aurreskuan Mattin Etxebestek lortu zuen lehen saria
GOIZARIN
Jueves, 21 de enero 2016, 00:13
Joan den igandean, Legazpiko Latxartegi aretoan Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dan-tza taldeak antolatutako mutilen Haurren Gipuzkoar Aurresku Txapelketako XXI. edizioa eta nesken Haurren Soinu Zaharrak (Neskatxena) Txapelketako III. edizioa ospatu zen. Txapelketa hori Euskal Dan-tzarien Biltzarrak antolatzen duen XVIII. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan (1. saioa) eta XVII. Gazteen Soinu Zahar (Neskatxena) Ligaxkan (1. saioa) sartzen da, eta bertan Gipuzkoako eta Nafarroako dan-tzariak parte hartzen dute.
Ligaxkako saio horretan Haur-tzaro Dantza taldeko hiru ordezkari aurkeztu ziren: nesketan Katerin Artola eta Lohizune Telletxea eta mutiletan Mattin Etxebeste. Bada, Soinu Zahar txapelketa Katerin Artolak irabazi zuen, eta Aurreskuan Mattin Etxebestek. Zorionak bioi!