Borrar
POZIK, 'HITZETIK HORTZERA' SAIOAREN 25 URTEAK DIRELA-ETA

ETB eta bertsolariak elkarlanean jarraituko

PPLL

Miércoles, 12 de noviembre 2014, 01:57

'Hitzetik hortzera' bertsolaritzari buruzko telebista saioak antenan 25 urte bete dituela-eta, agerraldia egin zuten atzo EiTBren egoitzan Edu Barinaga ETBko zuzendariak, eta Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak. Pozik agertu dira telesaioak orain arte egindako ibilbideaz, eta aurrerantzean ere elkarrekin bide luzea marrazteko ilusioa agertu dute. Larunbat honetan, Xilaba txapelketako finaleko saioa eskainiko dute osorik.

25. urteurrena ospatzeko, programa berezia eskainiko da datorren abenduaren 28an. 'Hitzetik hortzera' abiatu zenetik bertsogintzak izan duen garapena aztertzeko antolatu den mahai-ingurua izango da programaren ardatza, eta Xabier Amurizak, Uxue Alberdik, Andoni Egañak eta Maialen Lujanbiok hartuko dute parte.

Hau adierazi du Bertsozale Elkarteak agiri batean: «Zabalkunderako erreminta garrantzitsua izanik arriskuak ere handiak ziren eta ekilibrista baten gisa oreka zaintzen ahalegindu da Elkartea».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ETB eta bertsolariak elkarlanean jarraituko