Guipuzkoa Bertsotaneko saioak lau herritan izango dira asteburu honetan
Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta
DV
Viernes, 29 de mayo 2015, 08:24
Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta. Bihar, Oñatin eta Zumaian, eta igandean, Usurbilen eta Zizurkilen, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, zortzi saiotan 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.
Saio guztietarako sarrerak egun berean salduko dira, aretoan bertan. Horretarako, leihatilak 10:00etan eta 16:00etan irekiko dira. Kontutan izan behar da saio guztietarako aforoa mugatua dela.
Sarreren prezioa 4 eurokoa da Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Gainerakoentzat, 6 eurokoa da. Eguneko bi saioak ikusteko, berriz, prezioa 6 eurokoa da Elkarteko bazkideentzat eta gaztetxoentzat eta 9 eurokoa, gainerakoentzat.
Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen faseko behin-behineko sailkapena, egutegia eta gainerako informazioak www.bertsozale.eus webguneren barruan eskaintzen dira.