Borrar
Ibon Sarasola zenbait lankide eta lagunekin.

Ibon Sarasolaren mezua: benetan erabiltzen den hitzak du lehentasuna

Lankideen eta lagunek gorazarre egin diote donostiar hiztegigileari

FELIX IBARGUTXI

Viernes, 13 de marzo 2015, 19:36

Euskal Herriko Unibertsitateko lankide eta lagun batzuek gorazarre egin diote Ibon Sarasola Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileari. Zenbait lagunen hitzaldien ostean, Sarasolak berak jardun du, eta hiztegigile baten ahotan oso ortodoxo ez diren ideia hauek jaurti zituen: «Nire Euskara batuaren ajeak liburuarekin ez nago batere gustura. Zuzentasuna proposatu dugu eta ez dugu asmatu. Erabilera da garran-tzitsuena, erabiltzen den hitza, alegia. Euskara gaztelaniaren menpe zeratu [garatu?] behar dugu. Zuk esan dezakezu delako hitz hori batasunaren kontra doala, baina inork kasorik egiten ez badizu? Orduan zer egin behar duzu? Negar? Batasuna egin behar dugu, bai, baina gehien egiten diren hitzekin. Garai batean gutxi ginen eta batek esaten bazuen krokodilo zela forma zuzena, denek kaso egiten zioten segituan, baina gaur ez da hala gertatzen. Zer egin behar dugu? Ba amore eman eta salbatu daitekeena salbatu. Erabilerak agintzen du eta men egin behar dugu. Horregatik dira hain garrantzitsuak corpusak. Domeinu hitza disparate bat da, baina haren alde egingo dut, erabiltzen baldin bada. Gora emendakin! Gora domeinu! Gora likidezia!».

Omenaldi-ekitaldian, aurrena Pello Salaburuk hartu du hitza. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuko zuzendaria da Sarasolaren lankidea eta gorazarre honen antolatzaileetako bat. Ondoren, Patxi Goenagak jardun du: «Patxi Altunak behin baino gehiagotan agertu zidan kezka: nor izango zen Koldo Mitxelenaren lekukoa hartuko zuena. Beldur zen Bizkaitik etorriko ote zen, eta guztiok dakigun izen hori aipatu zuen, orain esango ez dudana. Nik, berriz, lasai egoteko, Ibon Sarasola izango zela. Eta halaxe gertatu zen. Mitxelenaren oinordekorik baldin badago, Ibon da». Saioaren bukaera aldera, Goenagak eskerrak eman dio Sarasolari Euskaltzaindiko Gramatika Batzordearen krisialdian solidaritatea agertzeagatik.

Miren Azkaratek, berriz, adierazi du Orotariko Euskal Hiztegiak «mugarri bat markatu» zuela, baina Egungo Euskararen Hiztegia aurreko hura gainditzen ari dela. «Ez gara kontziente hemen zer altxor daukagun. Egungo euskararen argazki primerakoa daukagu hor». Euskal_Herriko Unibertsitateko Euskara Institutua ari da hiztegi hori presta-tzen sarean, eta gaur egun letra hauek daude kontsultarako:_C, D, F, G, H, I, J, K, L, M, N, Ñ, O, P, Q, R eta S.

Blanca Urgellek, hasteko, esan du Sarasola irakasle izan zuela Gasteizen Euskal Filologia ikasten hasi zenean. «Ibonen bi esaldi gogoangarri errepikatu izan diet nik askotan ikasleei: Lo mejor es enemigo de lo bueno eta Haga usted lo que pueda. Voltairerengandik atera zuen lehenbiziko esaldi hori, Candido euskaratu zuenean. Ibonek zabaldu zituen nire euskaldun belarriak. Filologia arloan nire gurasoa izan da».

Beñat Oihartzabalek, berriz: «Euskara batu hori, arazorik gabe, kalapitarik gabe onartu dute Iparraldekoek. Ni lekuko naiz».

Josu Landak ere jardun du. Informatika arloa zaindu izan du Euskara Institutuan, eta oso bestelako hitzaldia egin du. Kronopioekin lotu du Sarasola, duela gutxiCortazarren Historias de cronopios y de famas euskaratutakoa baita. Landak gogorarazi du Sarasola gurean «hizkuntzalaritza konputazionalaren aitzindaria» izan zela, konputagailuek «txartel zulatuak zituzten garaian».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibon Sarasolaren mezua: benetan erabiltzen den hitzak du lehentasuna

Ibon Sarasolaren mezua: benetan erabiltzen den hitzak du lehentasuna