Borrar
Ekaitz Goikoetxea. AMAXKAR

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du, hirugarren urtez jarraian, Basarri bertsopaper saria

Gaur gauean banatuko dira sariak Modelon, Lizardi Sariaren ostean

DV

ZARAUTZ.

Ostirala, 1 iraila 2017, 00:17

Comenta

Beasaingo Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena bertsolariak irabazi du aurtengo Basarri Saria, XXXIII. edizioa, 'Azken puntua' izenburudun bertso-sortarekin. 'Prantzisku zer dakarrek' (zortzi puntuko bariazioa) doinuan paraturiko zortzi bertso dira. Pertsona bat gaixo dago eta idazleak senti-tzen duenari hitza jarri zaio. Hau da bigarren bertsoa: «Nozbait izan ginenak sasoiko nerabe, orain dena pastilla eta jarabe; egunez piztutako farolaren pare, ia ez gara geure itzalaren jabe. Pausoa herabe, zalantzen mirabe, helbururik gabe, gutxiago gara ta gehiago gaude».

Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo, Rufino Iraola eta Unai Mendizabalek osatu dute epaimahaia. Aho batez eman diote bertso sorta honi lehenengo saria.

Bigarren saria ere

Esan bezala, bigarren saria ere Ekaitz Goikoetxeak eraman du. Kasu honetan, 'Zer egin dizu bizitzak?' izeneko bertsoei esker. 'Trumoia ortzi beltzean hoska' doinuan jarritako zortzi bertso dira. Suizidioari buruzko bertsoak dira. Hau da lehenengo bertsoa: «Zeinek egurtu ditu haritzak? Nork du lore bat udaberritzat? Ondorioa zenbateraino baldintzatzen du baldintzak? Isiluneen hizkuntzan nola jokatzen dira adi-tzak? Behar ditut zure hitzak... Zuk heriotza aukeratzeko zer egin dizu bizitzak?».

Gaur gauean bertan, Modelo aretoan, banatuko dira sariak, egun horretan jokatuko den 'Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Saria' amaitu ostean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekaitz Goikoetxeak irabazi du, hirugarren urtez jarraian, Basarri bertsopaper saria

Ekaitz Goikoetxeak irabazi du, hirugarren urtez jarraian, Basarri bertsopaper saria