Borrar
Herri afariak 300 lagundik gora elkartu zituen plazan inguruan. Eskuineko irudian, Itoiz Alustiza bere aitonarekin. /MUÑOA
ZERAIN

Giro ederrean amaitu dira Andramari jaiak

ION MUÑOA

Martes, 19 de agosto 2008, 04:33

DV. Hiru egunean gelditu gabe festan ibili ostean, zeraindarrek larunbat gauean itxi zuten aurtengo festaldia. Eguraldia erdi-purdikoa izan bada ere, jende asko ibili da herrian; batez ere Andramari bezperan eta Andramari egunean. Ekitaldi ugari izan dira eta jende askok parte hartu du.

Andramari gauean asto karrerak sekulako ikusmina sortu zuen. Hamabi lagun lehiatu ziren eta sei finalistak herritarrak izan ziren; azkenean, herriko aguazilak irabazi zuen. San Roke eguerdian etorri zen aurtengo berrikuntza nabarmenena: herriko agintarien dantza-soka. Herriko zaharrenek gogoan dute, garai batean egiten zela dantza edo aurresku hori, baina denborarekin galdu egin zen. Orain, ostera berreskuratu nahian, dantza emanaldi polita eskaini zuten agintariek, nahiz eta pausoren batzuk hobetzeko oraindik tarte dezentea geratzen zaien; egindako ahalegina ez da gutxi.

San Roke gauean, aurten 30 urte bete dituen herri afaria egin zen, festen azkeneko ekitaldi moduan. Bertsolariek lagunduta 300 lagun baino gehiago elkartu ziren plaza aldean, eguraldiaren mehatxupean. Eta ia urteroko moduan, tanta batzuk izan ziren, nahiz eta festa ez zen han izorratu. Goizaldera arte erromeria izan zen, eta ordu txikitan ere izan ziren beste bertsolari eta soinujole batzuk. Igandean, lana egitea tokatu zitzaien herritarrei: herri txukuntzea, urteroko moduan umore ederrean eta lagunarte hobean egin zuten.

Bolatan Itoiz nagusi

Andramari jai hauetan bi bolate garrantzitsu jokatu dira Liztormendi bolatokian: Andramari eta San Roke sariak. Bietan 50 lagun inguruk parte hartu dute eta benetako erakustaldia eman du Untsulategiko Itoiz Alustizak. 16 urte besterik ez ditu Itoizek, baina nagusitasunez garaitu ditu bi sariketak 38 birla jota. Aitona bolari handia du Itoizek, halaxe zen aita zena ere; eta ikusten denez ezpal bereko bolaria dator Itoiz gaztea ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro ederrean amaitu dira Andramari jaiak

Giro ederrean amaitu dira Andramari jaiak