Txikilandia egitasmoan txertatuko dute aurten Ekintzen Laborategiko tailerra
Urtarillaren 2an Musakolako igerilekuan hasiko da eta 3 eta 4an Uarkapera eta gaztetxera mugituko da haur eta gaztetxoken jolas parkea
Kepa Oliden
Arrasate
Martes, 26 de diciembre 2023, 18:06
Txikilandia beste behin urte berriarekin batera etorriko da Arrasatera. Musakolako igerilekua, Uarkapeko pilotalekua eta gaztetxea izango dira haur eta gaztetxoen gozamenerako guneak urtarrilaren 2, 3 eta 4ean, beti bezala Txatxilipurdik antolatuta.
Publicidad
Jolasa eta euskara ardatz dituen gabonetako parkea berrikuntzez josita dator. Adibidez, 'Ekintzen laborategia' Txikilandian txertatuko da aurten. Bederatzi urtetik gorakoei bereziki zuzendutako egitasmo hau, orain arte Txikilandiatik aparte antolatu izan dutena, oraingoan Uarkapeko eskuineko errebotiloan kokatuko da. Bertan, aurre-nerabeen artean arrakastatsuak diren ekintzak eramango dituzte aurrera beraien nahi eta beharrak kontuan hartuz.
Txatxilipurdiko arduradunen esanetan, egitasmo honetan antolatuko diren tailerrak, aurre-nerabeek erabakitakoak izan dira. Izan ere, haurren kontseiluan parte hartzen duten ordezkariekin baturik landu zuten gai hau. Ordezkariak zein gelakideak izan dira ideiak proposatu dituztenak. Aurten, guztien iritziak kontutan hartuz antolatu dute ekintzen laborategia.
Igerilekuan hasi
Ohi bezala, Musakolako igerilekuan emango diote hasiera Txikilandia 2024 egitasmoari eta hiru gune izango ditu: igerileku handian puzgarriak izango dira eta 11:30etik aurrera ur jolas dinamizatuak izango dira. Igerileku txikian berriz, 0-6 urte bitarteko haurrei eta beraien laguntzaileei egokitutako jolasak izango dira ordu berean. Ur parkea 10:30etik 13:30era egongo da zabalik.
Arratsaldean, Uarkapera mugituko dira eta bertan rokodromoa, jolas gunea, 0-4 gunea, ohe elastikoak, puzgarriak, karaokea, gela iluna eta oreka pasabidea gunea izango dituzte. Gaztetxean berriz aurpegi margoketa eta sormen gunea egongo dira. Ekintzen laborategian, ihes bidea eta look aldaketa tailerra egongo dira arratsaldez.
Publicidad
Uarkapen eta gaztetxean
Urtarrilaren 3an goiz eta arratsaldez Uarkapen eta gaztetxean egongo dira (10:30-13:30 eta 17:00-20.00). Goizeko 11:00etan, ekintza berezi bezala, jolas gunean familian burutzeko Yoga saioa antolatu dute. Ekintzen laborategian, goizez arte txokoa egongo da eta arratsaldez eskulan ezberdinak egiteko tailerra.
Urtarrilaren 4an Txikilandiari itxiera emateko, Potx eta Lotx pailazoen ikuskizuna egongo da Uarkapen. Arratsaldean gaztetxean ez da tailerrik egongo. Ekintzen laborategian, goizez erronka jolasak egongo dira eta arratsaldez eskalada tailerra. Ekintzen laborategiari itxiera emateko DJ Goikorekin batera disko festa antolatu dute gaztetxean.
Publicidad
Uarkapeko ikuskizuna zein gaztetxeko disko festa ekintza irekiak izango dira eta bertaratzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko. Hala ere sarrerak takilan eskuratu beharko dira urtarrilaren 4an bertan eta mugatuak izango dira. Sarrerak eskuratzerako orduan, heldu bakoitzeko gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango dira eta helduek ere sarrera beharko dute.
Egunero 12:00etan eta 18:00etan ipuin kontaketa eta karaokea egongo da. Ipuin kontaketak gune ezberdinetan izango dira eta karaokea kantxa nagusian.
Produktu ezberdinen zozketa ere egingo da egunero, parte hartzaileei sarreran emango zaien galderak erantzunez produktu ezberdinen zozketan sartuko dira. Herriko komertzio eta enpresek emandako produktuak zozketatuko dituzte.
Publicidad
Hiru egunetarako bonoak egongo dira: 1-3 urte bitartekoentzat 5.5 eurotan eta 4 urtetik gorakoentzat 9 eurotan. Eguneko sarrerak: 1-3 urte bitartekoentzat 3 euro; 4 urtetik gorakoentzat 4 euro eta helduak doan.
Ikuskizuna doan da baina sarrera mugatuak. Heldu bakoitzeko gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango dira eta helduek ere sarrera beharko dute.
Disko festa, 9 urtetik gorakoei zuzendua, doan da. Pertsona bakoitzak gehienez 5 sarrera eskuratu ahal izango ditu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión