Udal ordezkariak eta Kulturazeko kideak, sortzaileekin. A.U.

Sormen kultur bekak sortzaile berrien proiektuak eta egonaldiak bultzatuko ditu beste behin

Proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 11 izango da. 20.000 euroko beka da; 12.000 proiektuak sustatzeko eta 8.000 bi sormen egonaldi laguntzeko

Eli Aizpuru

Azpeitia

Sábado, 11 de marzo 2023, 17:37

Udalak eta kulturaz kooperatibak abian ipini dute 2023ko Sormen Beka. Urtetik urtera indartzen eta sendotzen doa beka , eta gaur egun 20.000€ko beka da; 12.000€, sormen proiektuak sustatzeko baliatuko dira, eta beste 8.000€ak bi sormen egonaldi laguntzeko. Bekaren nondik norakoak azaldu eta aholkularitza jasotzeko saioak ere egingo dira sortzaile berriei bekara aurkezten laguntzeko. Honela, laguntza hau herritarren artean ezagutarazi eta bultzadatxoa falta dutenei aholkularitza eskainiko dute iaz bezala Kulturazekoek. Hala, martxoaren 16an, 18:00etan bekaren inguruko xehetasun orokorrak azaltzeko webinarra egingo dute. Horren ostean, martxoaren 22an eta 23an sortzaileei beren proiektuen inguruko aholkularitza ere eskainiko diete. Bi zereginetarako izena eman beharko da.

Publicidad

Sormen bekarako proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 11 izango da.

Aurtengo Sormen Bekak aurkezteko elkartu dira udaleko eta kulturazeko ordezkariak eta baita iazko deialdiaren ostean sormen egonaldia egiteko aukera izan zutenak ere.

Eneritz Albizu Kultura kulturabatzordeburuaren hitzetan, «sormen prozesuari dagokion balioa eta duintasuna emateko bidean sakontzen jarraitzen dugu. Ez dugu kulturarik gabeko herria ulertzen, horrek ezinbestean esan nahi du sortzaileen baldintzak hobetzeko eta haien ondoan egoteko apustua egitea dagokigula, herri bezala eta erakunde bezala».

Bide horretan, ezinbesteko bidelagun bilakatu da Kulturaz: «Beka jasotzen dutenen bidelagun izaten dira, laguntza teknikoa, aholkularitza eta animikoa ematen diete Dinamora datozenei eta horrek beka bera indartu eta sendotu du». Izan ere, beka jasotzen dutenek Dinamoan lan egiteko aukera izaten dute eta eskura izaten dituzte bertako baliabide material eta humano guztiak.

Garazi Lazkano Kulturazeko kideak sortzaile edo hasi berriak animatu nahi izan ditu: «Kultur sormenerako proiekturen bat edo ideia bat duten guztiak animatuko nituzke, sormen beken inguruko informazioa jasotzeko saiora edo banakako aholkularitza saioetara. Gu sormen beken inguruko informazioa eman edo proiektua nola garatu dezaketen laguntzeko gaude: hitz egiteko, hausnartzeko, bidelaguntza emateko…», zehaztu du.

Publicidad

Bultzada eta laguntza

Gari Arambarrik 2021ean Sormen Egonaldia egiteko aukera izan zuen bekaren bidez. Jonathan Escapak, berriz, iaz bere proiektua gauzatu ahal izateko bultzada izan zuen bekarekin. Biei ere beren sorkuntza ibilbidean lagundu diela azpimarratu dute.

Arambarrik hiru bat hilabeteko egonaldia egin zuen Dinamoan, irudiaren eremuan: «Oso esperientzia positiboa izan zen eta arrez gero beste hiru-lau aldiz bueltatu naiz. Orain ere egonaldia egiten nago».

Publicidad

Escapak bazekien Sormen Beka zegoela eta azken hiru-lau urteetan beti egon zen tentatuta baina ez zen ausartu iaz arte: «Beti bilatzen nuen aurkezteko zerbait. Bilbon ikasketak egiten ari nintzen eta bukatzen ari nintzela ikusita, zer egin ez nuenez argi, bekara aurkeztu nintzen. Nik pertsonalki ez dut lan egiteko espaziorik eta Dinamoan lan egiteko gune bat izatea luxua izan da. Oso gustura izan naiz lanean hemen».

Dinamoko espazioak, Kulturazeko kideek eskaintzen duten laguntza eta bekaren diru laguntza bera ezinbestekotzat izan dituztela ere gaineratu dute: «lantaldea beti dago prest laguntzeko eta hori eskertzekoa da».

Publicidad

Iazko lanak, ikusgai

Igande honetara bitartean, hau da martxoaren 19ra bitartean, 2022ko sorkuntza beken emaitza ikusgai dago Betharrametako erakusketa aretoan. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara izango da zabalik erakusketa. 2022ko bekei esker, Eider Beobideren eta Maria Osesen eta Katixa Goldarazenaren proiektuek sormen egonaldia egiteko beka bana jaso zuten; Sara Madrazok, Sabrina Romerok, Julen Agirrek, Jone Arriolak, Jonathan Escapak eta Jon Barkinek, berriz, sormen prozesuko beka.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad