Borrar
Joseba Sarrionandia. Iñigo Arizmendi

Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak aztertu dituzte

Ana Arandiak zuzendutako ikerketa Euskaltzaindiaren 'Euskera Ikerketa Aldizkarian' argitaratu da

I. Altuna

Donostia

Astelehena, 28 urria 2024, 18:40

Comenta

Joseba Sarrionandia idazlearen poesiaren molde jasoak aztertu dituzte 'Euskera 2024' ikerketa aldizkariaren azken zenbakian, dagoeneko Euskaltzaindiaren webgunean irakur daitekeen alean.

Akademiako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Euskera Ikerketa Aldizkariaren 2024ko bigarren zenbakian literatura, gramatika, etnografia, itzulpengintza, euskal zinema eta soziolinguistika alorrak landu ditu. Sei ikerketa-artikulu, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu aldizkariak, horietarik bi elkarlanean eginikoak.

Ikerketa artikuluen artean, Ane Arandiak 'Joseba Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak' aztertu ditu. Artikuluan, Joseba Sarrionandia idazlearen corpusean molde metriko jasoek duten presentzia eta funtzioa aztertu da. Bi motatako sorkariei erreparatu zaie: batetik, tradizio jasoko molde «zarratuei» (sonetoa, epigramak, haikuak); eta bestetik, gaiagatik edo enuntziazio-moduagatik bereizten diren poema epikoei. Hainbat generotako lanetan barreiatuta daude molde jasook, eta horietaz iruzkin laburrak egin diren arren, ez da burutu sistematikoki elkarturik aztertzeko saiakerarik. Hortaz, xede gisa, Sarrionandiak poesiaren tradizio jasoko moldeak zertarako erabiltzen dituen ikertu nahi izan da.

Beste ikerketak

Beste bost ikerketak '-KAdun adberbioez haratago: apurKA-apurKA baina beti aurreraKA (Ane Berro eta Cecilia Fernandez-Altonaga)', 'Urtaroak. Ikuspegi etnolinguistikoa' (Kepa Dieguez), 'Euskara zinema elekariaren hasmentan (1930- 1936). Debateak, ametsak eta praktikak' (Josu Martinez), 'Itzulpen-estrategia pedagogikoak euskal irakaskuntzaren ardatzekin bat (Miren Ibarluzea)' eta 'Euskaldunen euskara-gaitasunaren eragina euskara-gaztelania kode-alternantziaren erabileran' (Mikel Prrez eta Amaia Munarriz-Ibarrola) izan dira.

Horrez gain, ohar bat eta liburu aipamen bat ere badira aldizkariaren zenbaki berrian, hain zuzen, Manu Gojenolak paratutako 'Mario Onaindiaren euskal lanak', eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren liburu-aipamena ('La Reial Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona i l'Institut d'Estudis Catalans davant la normativa de la llengua catalana').

'Euskera' ikerketa aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena udaberrian eta bigarrena irailean edo urrian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak aztertu dituzte

Sarrionandiaren poesiaren molde jasoak aztertu dituzte