Pikua balkoian, suziria airean eta legorretarrak kalean Azintzio jaietan
Asteazkenean hasiera eman zitzaien 2023 urteko Azintzio jaiei plazan, eta festa ez da geldituko asteburu osoan
Josu Zabala
Legorreta
Jueves, 18 de mayo 2023, 19:44
Festa giroa iritsi da Legorretara azkenik! Asteazkenean, herritarrak plaza inguruan bildu ziren arratsaldeko 18:00ak pasata, ordu erdi beranduago iritsiko zen Pikuari ongietorria eskaintzeko asmoz eta aurtengo Azintzio jaiak familia, lagun eta gertukoen artean hasteko helburuz. Minutuak aurrera joan ahala, plaza betetzen hasi zen eta festa aurreko nerbioak ere nabaritzen hasi ziren bertan.
Publicidad
Urtero, herri askotan burutzen den moduan, festa irekitzen duen txupina botatzeko arduradunak aldatu egiten dira. Askotan urtean bertan lortutako emaitza edo sariren bat jaso duten protagonistak izan ohi dira hautatuak, baina aurtengo kasua berezia izan da. Horrenbeste urtez lanean egon ostean, Marivik eta Patxi Goyak, Arregi okindegiko jabeek, aurtengo festei hasiera emateko aukera izan zuten udaletxeko balkoitik legorretar guztien aurrean azalduz eta emandako aukeragatik esker ona azalduz. Pasa den 2022. urtean okindegia itxi zuten, 90 urteko historia amaituz eta merezitako deskan-tsua jasoz.
Herriak, gogotsu hartu zituen balkoian eta lehen eztandarekin, festari hasiera eman zitzaion. Oihana Arana, Odei Lopez, Aitor Sarriegi eta Ane Zuazubiskar bertsolarien eskutik, bertso-erronka ospatu zen (Aizpea Garmendia gai-jartzaile moduan izanik) Olaso taberna aurretik abiatuta. Txoznara iristean, asteazkenean ospatzen zen LGTBI+ Fobiaren Kontrako Egunaren harira, topa heterodisidentea burutu zuten bertan. Eguna lagunarteko afari jendetsuarekin eta ondorengo elektrotxaranga jaiarekin amaitu zen.
Ostegunean berriz, Azintzio egunean, festak aurrera egin zuen, eguerdi partean erraldoiak eta buruhandiak legorretara iritsi bait ziren trikitiak lagunduta. Arratsaldean berriz, soka dantza, euskal dantzak eta erromeria ospatu ziren plaza inguruan jendetza aipagarria bilduz. Batukadak eta danborradak Legorreta erritmoz eta giro alaiez bete zuten gau partean eta Joselontxos txarangak gaua hartu zuen, dantza eta jai giroa banatzeko.
Ostiralean, haur-jolasek eta pote, igel eta toka txapelketek, eguna abiaraziko dute. Gosea baretzeko, herri bazkaria ospatuko da Kale Nagusian (euria eginez gero polikiroldegira mugituko da) eta betekada jaisteko, Playbackaren txanda iritsiko da. Jardunaldia DJ Bull-ek itxiko du, erritmo biziz betetako emanaldi baten eskutik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión