Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrieta Altzagako Udazken kulturalean
Nafarrak solasaldi musikatua eskainiko du urriaren 3an eta gernikarrak Ateosteko birako kontzertua elizan astebete geroago
A. Urbieta
Donostia
Domingo, 13 de julio 2025, 20:41
Altzagako Udalak aurreratu ditu dagoeneko datorren Udazken Kulturalean izango diren hitzorduetako bi, eta dagoeneko askok apuntatu dituzte euren agendetan, puntako bi emanaldi iragartzen baitira. Izan ere, urriaren 3an Olaia Inziartek solasaldi musikatua eskainiko du eta astebete geroago, urriaren 10ean (19:00etan) Eñaut Elorrietak Ateosteko birako kontzertua emango du elizan. Gonbidapenak iraileran banatuko direla azaldu du Udalak eta orduan emango direla zehaztapen gehiago. Elorrietaren emanaldiaren kasuan lehentasuna altzagarrek izango dutela azpimarratu dute.
Publicidad
Olaia Inziarte (Oronoz, 1999) kantautoreak 'Zerrautsa' lan berria plazaratu du aurten, eta besteak beste, asteburu honetan Orion izan da abesti berriak aurkezten. Hainbat elkarrizketetan azaldu duenez «garai bat bakez ixteko beharretik» sortu da bigarren album hau, hein batean ahultasun eta tristuratik abiatua. Indar gramorik ez du falta, ordea.
Ateosteko bira Eñaut Elorrietaren (Gernika, 1975) azken bakarkako proiektua da, bira txiki eta berezia, antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenesten dituena. Harrizko hormak eta egurrezko eserlekuak. Soinu eta argi-ekipo soil eta zainduarekin, ahots eta gitarra hutsez eskaintzen ari da gernikarra bere ibilbide osoko kanten hautaketa zabala.Berriki Beasainen Loinazko San Martin basilikan izan da, Igartza Musika zikloaren baitan.
Altzagako Udazken Kulturalak proposamen erakargarri ugari eskaintzen dizkigu urtero. Iaz, esaterako, Olatz Salvadorrek 'Zainak eman' disko berriaren solasaldi musikatua egin zuen, Ianire Aranzaberekin batera, eta Ines Osinagak eta Garik doako kontzertu akustikoa eskaini zuten Eliza atarian. Aaurten ez da salbuespena izango.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión