Topaketak antolatu dituzten erakundeen ordezkariak.

Nola txertatu ikuspegi feminista antzerkigintzan?

Gai hau landuko duen topaketa antolatu du Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak azaroaren 29an Oiartzunen

I.A.

Donostia

Viernes, 15 de noviembre 2024, 12:43

Ikuspegi feminista euskal antzerkian txertatzeari buruz hausnartzeko helburuarekin, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) jardunaldi bat antolatu du Oiartzunen. 'Euskal Antzerkigintza Feminista Baterantz' izena izango duen topaketa azaroaren 29an izango da Oiartzungo Landetxe Aretoan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin, Oiartzungo Udalarekin eta herriko Asanblada Feministarekin lankidetzan.

Publicidad

Irati Baroja Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko arduradunaren esanetan, «aspalditik gabiltza euskal antzerkigintza ikuspegi feminista batetik eraikitzeko langintzan», izan ere 2019az geroztik, EHAZE gogoeta prozesu batean murgilduta egon da, kultura feminista bere sorkuntzetan, harremanetan eta kudeaketan nola txertatu daitekeen hausnartzeko. Jardunaldi honetan euskal antzerkigintzaren egungo egoera ikuspegi feministatik modu kolektiboan aztertuko da, antzerki inklusiboagoa eta kontzienteagoa sortzera bideratutako erronkei, gatazkei, beharrei eta indarguneei helduz. «Oraingo honetan urrats bat gehiago emateko unea dela iruditu zaigu, aztertuz, gogoetatuz, elkar topatuz eta, batez ere, pentsamendua saretuz. Horregatik, jardunaldia ahalik eta irekiena eta parte hartzailea izateko moduan diseinatu dugu, hainbat eragilerekin elkarlanean», azaldu du Irati Barojak.

Honela, lan-saioak, bazkari partekatua eta ideiak eta esperientziak trukatzeko mahai ingurua antolatu dira. Saioetako gaien artean, nabarmentzekoak dira «antzerkiaren eremuan espazio feministak sortzea, profesionalen arteko sareak indartzea, kultura-politikak eta inklusioa euskal antzerkigintzan», zehaztu dute antolatzaileek.

Goizane Álvarezek, Kulturako diputatuak ekimen honen garrantzia azpimarratu du, eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak ikuspegi feminista duen antzerkiari buruz egiten duen hausnarketa eta erakusten duen konpromisoa «urrats ausartak eta beharrezkoak» direla nabarmendu du, «gure kultura-ondarea aberasten eta gizarte bidezkoago, berdinzaleago eta kritikoago bat sustatzen laguntzen baitute».

Nora Velez del Burgo Oiartzungo berdintasun zinegotziaren ustez, «praktika feministak beharrezkoak dira kaleetan, etxeetan eta eszenatokietan, helburu dugun jendarte parekidea lortzeko bidean.»

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad