Nerea Ibarzabalek irabazi du Lemoako finalaurrekoa
Markina-Xemeingo bertsolariak lan bikaina egin zuen udal kiroldegira bertaratu ziren 700 bertsozale aurrean
E.B.
Donostia
Domingo, 26 de noviembre 2023, 16:25
Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Atzo arratsaldean jokatu zen Lemoako udal kiroldegian eta Markina-Xemeingo bertsolariak lan bikaina egin zuen bertaratu ... ziren 700 bertsozale aurrean. Idoia Anzorandia Kareaga arduratu da aurkezpenaz eta gai-banaketaz azken saio honetan.
Publicidad
Aurtengo edizioan, Nerea Ibarzabal izan da irabazlea, 638 punturekin, eta abenduaren 12an, Bilboko Miribillan jokatuko den finalerako sailkatu da zuzenean.
Lan puntuagarri guztiak amaituta, honela geratu da puntuazio Lemoako finalaurrekoan: Nerea Ibarzabal Salegi 638 punturekin lortu du puntuazi handiena; ondoren, Onintza Enbeita Maguregi 635,5 puntu; Oihana Bartra Arenas 610,5 puntu; Aissa Intxausti Aburruza 580 puntu; Ibai Amillategi Omaetxebarria 571 puntu eta Josune Aramendi Perez 567,5 puntu.
Behin finaleko puntuazioak ezagututa, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko duten zortzi bertsolarien zerrenda ezagutu da: Xabat Galletebeitia (Berrizko finalerdiko irabazlea); Jone Uria (Santurtziko finalaurreko irabazlea); Nerea Ibarzabal (Lemoako finalaurreko irabazlea); Onintza Enbeita (1. puntuazioz); Oihana Bartra (2. puntuazioz); Gorka Pagonabarraga (3. puntuazioz); Aitor Etxebarriazarraga (4. puntuazioz) eta Aissa Intxausti (5. puntuazioa)
Finala Bizkaia Frontoian edo Miribillan jokatuko da, Bilbon, abenduaren 16an, 17: 00etatik aurrera. Zihara Enbeita Gardoki eta Beñat Vidal Gurrutxaga izango dira zeremonia maisuak. Finalerako sarrerak Bertso Sarrerak atarian eskuratu daitezke. Sarrerak gelditzen badira, egun berean jarriko dira salgai txarteldegian, arratsaldeko 15:00etan.
Publicidad
Zumarragatik Markina-Xemeinera
Nerea Ibarzabal Salegi bertsolari bost urte zituela Zumarragatik Markina-Xemeinera joan zen. Hitzetik hortzera ikusiz, eta Lazkao Txikiren eta Pernando Amezketarraren marrazkiak ikusiz zaletu omen zen bertsoetara. Bere ama ere oso zalea izan da, bai eta amaren parteko familia guztia ere. Amarekin kotxean bertso-doinuak kantatuz eta elkarri puntuak jarriz hasi zen. Juanjo Respaldiza eta Iratxe Ibarrarekin jarraitu zuen Bertsozale Elkartean.
2012an jaso zuen Ibazabalek bere lehenengo saria, Xabat Galletebeitiarekin Plazatik Gaztetxera sariketan hain zuzen ere. Geroago, 2013an Xenpelar saria eta 2014an bertsolari gazteen Osinalde saria irabazi zituen. 2018an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bota zuen bertso bat birala bihurtu zen, Berri Txarrak taldearen abesti baten musika erabiltzeagatik. 2021ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta Bilboko Miribilla kiroldegian, Jone Uriarekin jokatu zuen buruz-burukoa.
Publicidad
Ibarzabal kazetaritza ikasketak egin zituen eta egun kolaborazioak egiten ditu hainbat hedabidetan. 2016an Txakur Gorria sormen kolektiboa sortu zuen Mariñe Arbeo Astigarragarekin, Malen Amenabar Larrrañagarekin eta Ane Labaka Mayozekin. Autosorkuntza, autoedizio, autoekoizpenerako eratu duten sormen taldea da.
Hainbat argitalpen egiten dituzte eta gidoigintzan ere lan egiten dute: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020) ETB1en eta Kartzela web serieko gidoigile taldean. Nereak gidoigintzan Atera kontuak programan lan egin zuen 2018an ETB1en.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión