Aiako Harria natura-parkean kokatzen da Listorretako eremua. Arizmendi

Naturan murgiltzeko jarduerak Listorretako aisiagunean

Igande honetan Basabizi zentroan berreskuratutako hegaztien askatzea egingo da

I. Altuna

Donostia

Lunes, 14 de julio 2025, 17:34

Urtero legez, Gipuzkoako Parketxe Sareak hainbat jarduera berezi antolatu ditu uda honetan Aiako Harria natura-parkean dagoen Listorretako aisiagunean, eremu hau ezagutzera emateko eta balioztatzeko. Ibilaldi gidatuak, hegaztien askatzea edo saguzarrak hurbiletik ikusteko jarduerak burutuko dira, besteak beste, Errenteriako Udalarekin elkarlanean.

Publicidad

Lehenengo jarduera igande honetan, uztailaren 20an, burutuko da, Basabizi zentroan berreskuratutako hegaztien askatzearekin. Duela hiru urte Gipuzkoako Foru Aldundiak Basabizi zentroa ireki zuen Urnietan. Behinolako Arrano Etxearen lekukoa hartu du. Basabiziren egitekoa Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzea da, animalia zaurituak birgaitzea eta sendatzea, berriro ingurune naturalera itzuli ahal daitezen. Igandeko saioan, Aldundiko Basa Animali eta Landareen Zerbitzuko teknikariek (basozainek) libratuko diren hegaztiei, Basabizi zentroan egiten den lanari eta zauritutako animalia bat aurkitzean egin beharrekoari buruzko azalpenak emango dituzte. Hitzordua goizeko 11etan izango da eta saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.

Bestalde, abuztuaren 10 eta 29an, Aiako Harria natura-parkea ezagutzeko bi ibilaldi motz antolatuko dira. Listorretatik hasita, parkearen altxorretako batzuk gertutik ikusteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Amaitzeko, irailaren 5ean, saguzarren mundu harrigarria hurbiletik ezagutzeko aukera izango da Lander Olasagasti adituaren eskutik. Oinarrizko azalpenak emateaz gain, detektagailu berezi batzuk erabiliz entzuteko aukera izango da, baita, ingurunea adi behatuz gero, haietakoren bat ikusteko ere.

Jarduera guztietan, nahitaezkoa da aurrez izena ematea (943 494248 – 688 895068, arditurri@gipuzkoanatura.eus).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad