Eduardo Chillida Matematika Olinpiadetan garaile izan diren ikasleak. E. J.

Matematikako Olinpiadak baditu garaileak

Guztira Euskadiko 68 ikastetxeetako 1.600 ikaslek hartu dute parte

I. Altuna

Donostia

Domingo, 4 de junio 2023, 19:58

Eduardo Chillida Matematika Olinpiadak amaitutzat eman du bere XIX. edizioa, eta irabazleek ostiralean jaso zituzten sariak. Euskadiko Matematika Irakasleen EMIE 20+11 Elkarteak antolatzen du ekimena Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, eta helburua, besteak beste, matematikaren arloa ikasle eta irakasleentzako prestakuntza-jarduera dibertigarri baten bidez ezagutaraztea, eta matematika gure gizarte-ingurunera zabaltzea da, parte hartzen duten ikasleen familiak inplikatuz. Bere hirugarren ediziotik, eskultore hernaniarraren izena darama bere omenez.

Publicidad

Ohikoa denez, Eduardo Chillida Matematika Olinpiada bi fasetan garatu da aurten ere. Lehenengoa martxoaren 24an burutu zen, edizio honetan parte hartu duten 68 ikastetxeetako bakoitzean. Orotara 1.600 ikasle pasatxo izan ziren parte hartzaile. Proba horren emaitzaz, finalera pasatzeko, ikastetxe bakoitzeko bi edo hiru ikasle hautatu zituzten irakasleek, ikastetxearen tamainaren arabera.

Azken fasea maiatzaren 13an izan zen hiru hiriburuetan eta 141 ikasle inguruk parte hartu zuten. 55 ikastetxetako ikasleak ziren (29 Arabakoak, 62 Bizkaikoak eta 50 Gipuzkoakoak). Fase horretan puntuaziorik onenak lortu dituzten 12 ikasleek jaso dituzte sariak, ikasketak egiten ari diren ikastetxeetako arduradunak eta senideak lagun zituztela.

Sariak

Lehenengo lau sarituek, diploma egiaztagiriarekin eta IQ puzzle batekin batera, uda honetan Ingalaterran ingeles maila hobetzeko hiru asteko ikastaro bat egiteko beka jaso dute. Gainera, lehenengo hirurek Euskadi ordezkatuko dute ekainaren 23tik 26ra Tenerifen egingo den XXXIII. Matematika Olinpiada Juniorraren estatu-mailako fasean.

Gainerako sarituek, diplomaz eta IQ puzzleaz gain, 100 euroko bonu bana jaso dute, Elkar liburu-dendetan erosketak egiteko. Gainera, ikasle horien Matematikako irakasleek 'Resolver problemas en matemáticas' liburua jaso dute.

Publicidad

Sari banaketa ekitaldia ostiralean egin zen Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin da eta bertan izan ziren Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Amaia Agirre Ikaskuntzako eta Hezkuntza Berrikuntzako zuzendaria, eta Luis Chillida, Chillida Fundazioko presidentea eta lehiaketari izena ematen dion eskultorearen semea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad