Lehiaketan parte hartu duten talde finalistetako ikasleak. G.E.

Liburu Gaztea sariek badituzte irabazleak

DBH-ko ikasleek guztira 429 booktrailer aurkeztu dituzte lehiaketara

I. A.

Donostia

Viernes, 19 de mayo 2023, 16:27

Liburu Gaztea lehiaketaren 2022-2023 ikasturteko irabazleek beren sariak jaso dituzte Tabakaleran egin den ekitaldian. Bertan bildu dira Gipuzkoako talde finalista eta irabazleak, aurtengo liburu trailerrik gustukoenak zeintzuk izan diren ezagutzeko.

Publicidad

Ikasturte honetan, guztira, 49 ikastetxek hartu dute parte lehiaketan; Gipuzkoako 27 ikastetxek, Bizkaiko 21k eta Arabako 1ek (Bizkaian aurten egin da lehen aldiz lehiaketa eta sariak aste honetan banatu dira). Hamaikagarren edizio honetan 4.000 ikasle izan dira esku hartu dutenak. Guztira 429 booktrailer sartu dira lehiaketan: 428 Ikastetxeen kategorian eta 1 Norbanakoenean.

Gipuzkoan, Ikastetxeen kategorian, DBH1-2 multzoan, Koldo Mitxelena BHI ikastetxeko Chupa Chus taldea izan da garaile, 'Limoiondoaren loreak' (Elkar, 2017) liburuaren booktrailerrarekin. Epaimahaiaren iritziz, «eleberriko kontakizun nagusia modu distiratsuan» kontatu dute, eta «antzezpen lana eta jantzi eta atrezzoaren aukeraketa bikaina» izan da.

Kategoria honetan, baina DBH3-4 multzoan, Jesuitinas Donostia ikastetxeko Neska salatzaileak taldeak 'Kulero salatzaileak' (Alai, 2015) liburuari buruz egindako booktrailerra izan da onena epaimahaiaren iritziz. «Irudien aukeraketa bikaina da, hitzik gabe irudiek argumentua kontatu eta irakurtzeko gogoa pizten digute berehala. Muntaia bikaina da».

Publikoaren Sariak eta Irakasle Saria

Publikoaren Sariari dagokionez, guztira, 1.243 bozka bildu dira aurten, eta ikastetxeen kategorian, Donostiako Arantzazuko Ama BHI ikastetxeko Olibak taldeak irabazi du 139 bozkarekin, Care Santosek idatzi eta Miren Agur Meabek itzulitako 'Gezurra' (Giltza, 2021) liburuaren booktrailerra eginez. Eta Norbanakoenean, kategoria horretan aurkeztu den talde bakarrak irabazi du, Miren Agur Meabek idatzi eta Maite Gurrutxagak ilustratutako Itsasoaren atea (Elkar, 2021) liburuaren booktrailerrarekin.

Publicidad

Azkenik, Axular Lizeoko Esteban Mitxelena irakasleak jaso du bigarrenez antolatu den Irakasle Saria. Aipamen berezia egin zaio urte luzez egitasmoan parte hartzen dabilen, inplikazioa erakusten duen eta irakurketarekin loturiko praktika honetan lan bikaina egiten ari den irakasle honi.

Beatriz Egizabalek gidatu duen sari-banaketa ekitaldian Juan Kruz Igerabide idazlea eta Galtzagorri elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea, eta Garbiñe Mendizabalek ere parte hartu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia eta lehiaketa antolatzen eta laguntzen duten bi erakundeen izenean.

Publicidad

Horiez gain, ikasturte honetan lehiaketan irakurgai izan diren liburuen idazle eta editoreak ere izan dira ekitaldian, Migel Anjel Mintegi idazlea eta Antxiñe Mendizabal idazle eta Elkar argitaletxeko editorea, hain zuzen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad