Jean-Baptiste Coyos eta Ixabel Etxeberria, biek aurkeztuko dute lana Sarako Idazleen Biltzarrean. Euskaltzaindia

Bi liburu aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak Sarako Idazleen Biltzarrean

Astelehen eta asteartean egingo den edizioan 120 idazle, 18 argitaletxe eta 13 erakunde eta elkartek parte hartuko dute

I. A.

Donostia

Jueves, 28 de marzo 2024, 18:03

Sarako Idazleen Biltzarrak 41. saioa egingo du astelehen eta asteartean, apirilaren 1ean eta 2an. Indarberrituta dator aurtengo edizioa, antolatzaileek berrikuntzaz jositako egitaraua aurkeztu baitute. mintzaldi, liburu-aurkezpen, kontzertu eta bestelako ikuskizunekin. Biltzar Saria ere banatuko da, aurten Amets Arzallusek eta Jean Duverdiek jasoko dutelarik. Guztira, 120 idazle, 18 argitaletxe eta 13 erakunde eta elkartek parte hartuko dute.

Publicidad

Urteroko ohiturari jarraituz, Euskaltzaindiak erakusmahaia jarriko du Saran, eta, horrez gain, bi liburu aurkeztuko ditu jendaurrean. Jean-Baptiste Coyosen 'Junes Casenave-Harigile: zortzi pastoral berri' (I. tomoa) eta Ixabel Etxeberria ikerlariak ondu duen 'Margarita, Nafarroako erregina (1492-1549). Antzezlanak eta gutunak'.

Liburuei buruz

Junes Casenave-Harigile apezak (1924-2018) pastoral ugari idatzi zituen bere bizitzan. Horietarik 11 taularatuak izan dira, baina beste zortzi ez dira jendaurrean aurkeztu. Hain zuzen, horietako lau bildu ditu Jean-Baptiste Coyos euskaltzainburuordeak liburu honetan. Beste laurak bigarren liburu baterako utzi dira.

Margarita Frantziako Valois leinuaren kideak toki berezia du Nafarroako historian, Nafarroako Henrike II.a erregearekin ezkondu baitzen, eta erreinaldien arteko harremanetan ardura handia izan zuen, bere anaia Frantzisko I.aren zerbitzuan. Literaturarentzat grina berezia ere izan zuen; obra nabarmena utzi zuen eta XVI. mendeko literatura sortzaileen artean erreferente dugu gaur egun. Antzerkia izan zen bere gortean eta inguruan bultzatu zuen artea, eta hainbat moldetako antzezlanak idatzi zituen. Eremu oso zabala landu zuen politikan eta letretan, eta, horrez gain, Joana Albretekoa Nafarroako erreginaren ama izan zen. Ixabel Etxeberria ikerlariak ondu du liburu eder eta mamitsu hau.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad