UEMAko ordezkariek agerraldia egin zuten ostiralean Usurbilen. Arizmendi

Kontseiluak agerraldia egingo du ostegunean Udal Legearen aurkako sententzia salatzeko

Bilbon, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, bilduko dira hainbat alkate eta euskalgintzako ordezkariekin

I. A.

Donostia

Miércoles, 12 de julio 2023, 13:39

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak elkartuko dituen agerraldi bateratua antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak ostegun honetan, uztailak 13, goizeko 11:00etan EAEko Auzitegi Nagusiaren Bilboko egoitzaren aurrean. EAEko Udal Legearen aurkako sententzia salatzeko. Bertan, Alizia Iribarren Andueza Kontseiluko lehendakariak, adostutako adierazpena irakurriko du.

Publicidad

Pasa den ostegunean, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 2016ko Udalen Legearen aurka ebatzi zuen, udalei euskara hutsez aritzeko aukera zabaltzen dien araua ezeztatuz. Sententzia hau «bereziki kezkagarria» eta «larria» dela salatu du Kontseiluak «euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoak jartzen dizkiolako eta herritarren eta udalen erabakimena auzitan jartzen dituelako».

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, pasa den ostiralean agerraldia egin zuen ere Usurbilgo Plazan, sententzia salatzeko. eta «lege babesa ez izanda ere» euskaraz funtzionatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak testu bat irakurri zuen mankomunitateko kide diren 101 udalerrien izenean. Bertan izan ziren EH Bildu eta EAJ alderdietako alkate eta hautetsiak, baita hainbat independente ere.

Mankomunitateak ez zuen ezkutatu albistea «kolpe handia» izan dela udalerri euskaldunentzat eta horrek bultzatu dituela batzera eta «nahikoa dela» esatera. «Inolaz ere onartu ezin dugun atzerakada da». Azken erabaki honek auzibidea agortzen du eta, beraz, ez dago helegiterik jartzeko aukerarik. Baian hala ere, etorkizunari begira lanean jarraituko dutela aurreratu zuen UEMAk eta helburua udal gehiago biltzea dela azaldu. «Udalerri euskaldunak gara eta erantzukizuna dugu euskararen normalizazioan urrats erabakigarriak egiteko», zioen testuak. Ildo horretan, administrazioaren «ezinbesteko» papera ere aipatu zuen mankomunitateak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad