Komiki, eleberri grafiko edo liburu ilustratuen sorkuntza grafikoari laguntza
Jaurlaritzak 105.000 euro bideratuko ditu 2024ko ekitaldian
DV
Donostia
Jueves, 28 de diciembre 2023, 18:36
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak aste honetan hainbat diru-laguntza onartu ditu. Besteak beste, 105.000 euroko aurrekontu saila onartu du 2024ko ekitaldian komiki, eleberri grafiko edo irudidun albuma osatzen duten ilustrazioak sortzeko prozesuei laguntzeko.
Publicidad
Jaurlaritzaren arabera, aurkezten diren proiektuak originalak eta argitaragabeak izan beharko dira, eta bildumen parte diren proiektuak, aldizkako argitalpenetara bideratutakoak edo hasi eta amaitu egiten diren kapituluak ezin izango dira aurkeztu.
Dirutza bi modalitatetan banatuko da. Batetik, 15.000na euroko lau laguntza komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuentzat. Laguntza hauetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izango da eta bat gutxienez emakume batentzat. Bestetik, 15.000na euroko hiru laguntza irudidun album edo liburu bat argitaratzea helburu duten ilustrazio proiektuentzat (laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat).
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Onuradunek ebazpena jaso eta biharamunetik hasita 12 hilabete izango dituzte behin betiko sorkuntza argitaratzeko eta liburua sei hilabeteren buruan argitaratu beharko dute, ilustrazio lana amaitzen denetik aurrera zenbatuta.
Aurtengo deialdian lau proiektu lagundu dira diruz komikiaren edo nobela grafikoaren modalitatean, eta hiru album edo liburu ilustratuen modalitatean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión