KFFSS zinema jaialdia irailaren 15etik urriaren 5era egingo da

A2K Kursaal Kino Kultur Erakundeak sustatuta, 100 lan baino gehiago eskainiko dira

A. Ibarbia

Donostia

Domingo, 17 de agosto 2025, 19:41

Aurreko urteetan izandako harrera onari helduta, aurten ere izango da Kursaal Film Festival San Sebastian (KFSS) zinema jaialdiaz gozatzeko aukera. A2K Kursaal Kino Kultur Erakundeak sustatzen duen ekimenak bosgarren edizioa izango du aurtengoa eta egonkortze bidean dagoela dirudi. Izan ere, aurreko urteetan izandako arrakastak bultzatuta, iaz inauguratutako sail tematiko berriak finkatu dituzte antolatzaileek eta, hala, aukeratutako lanak Scifi, Horror, Comedy, Children, Sports, Human rights, Music, Dance, Culinary edota Experimental ataletan lehiatuko dira.

Publicidad

Irailaren 15etik urriaren 5era bitartean burutuko da aurtengo edizioa, eta ohi bezala, 100 lanetik gora hartuko ditu. Formatu hibridoa izango du, gainera, jaialdiak. Hau da, aurkeztutako lanak VOD streaming plataforma berezian edota Kursaal Jauregian bertatik bertara ikusi ahalko dira.

Epaimahaia

Ezagutzera eman dira, bestalde, jaialdian lehiatuko diren filmak ikusi eta baloratzeaz arduratuko den epaimahaia osatuko duten profesionalak. Hauexek izango dira: Adrián Ordoñez, zinemagile, gidoilari eta ekoizle; Alberto Cano, akademiko, zinemagile, gidoilari eta animaziogile; Ibon Hernando zinemagile, gidoilari eta muntatzailea; Ignasio Isusi, ekoizle, gidoilari eta aktorea; eta Kote Camacho zinemagile, gidoilari eta animaziogilea.

Honako hauek izango dira banatuko dituzten sariak: Filmmaker's Dragonheart Saria, Cineart Fiction saria, Cineart Animation saria eta Cineart Documentary saria. Horiez gain kategoria bakoitzeko finalista banari diplomak emango dizkiete. Amaiera eta sari-banaketa ekitaldia urriaren 4an egingo dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad