Igandean jokatuko da Oiartzunen lehen finalaurrekoa
Sei bertsolari ariko dira lehin Elorsoro kiroldegian abenduaren 14an Illunben jokatuko den finalerako txartelaren bila
I. Altuna
Donostia
Viernes, 15 de noviembre 2024, 22:09
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak prest dira, eta lehena igande honetan izango da, Oiartzunen. Ondoren, bigarren finalaurrekoa hilaren 24an jokatuko da, Zarautzen, eta azkena abenduaren 1ean, Arrasaten. ETB4-n jarraitu ahalko dira zuzenean, Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Publicidad
Jada 18 bertsolari soilik geratzen dira txapelaren lehian, eta finalaurreko bakoitzean sei arituko dira, abenduaren 14an Illunben jokatuko den finalerako txartelaren bila. Saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du sailkapena. Beste bostak, lortutako puntuazioaren arabera.
Oiartzungo Elorsoro kiroldegian egingo den saioan Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi ariko dira, eta gai jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.
Azaroaren 24an Zarautzen jokatuko den saioan, aldiz, Alaia Martin Etxebeste, Amaia Iturriotz Etxaniz, Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eneko Araiztegi, Agirre Eneritz Artetxe eta Eizagirre Unai Mendizabal Jauregi igoko dira oholtzara, eta Ion Zaldua Britek jarriko ditu gaiak.
Azken finalaurrekoa abenduaren 1ean izango da, Arrasaten, eta Agin Laburu Rezola, Andoni Rekondo Izagirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Iñigo Mantzizidor Larrañaga 'Mantxi', Maider Arregi Markuleta eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariak ariko dira kantuan. Gai jartzailea Imanol Artola Arretxe izango da.
Publicidad
Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Mikel Lersundi Ayestaran izango dira saioetako epaileak, eta idazkari lanak Aratz Irazustabarrena Garmendiak egingo ditu.
Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai eta frontoietako txarteldegietan ere erosi ahalko dira saioaren egunean bertan, aurretik amaitzen ez badira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión