Ver 17 fotos
Gaztetxoak protagonista San Tiburtzio jaien atarian
Ainitze Alduntzinek eta Xabier Zugarramurdik piztu dute txupinazoa gaur goizean. Ofiziala, igandean izango da Leitzako jaiei hasiera emanez
Emozioa, urduritasuna, poza eta festa nahia nahasten dira gaur goizean Leitzako udaletxeko baloian. San Tiburtzio jaiak hasi aurreko igandean, ohi bezala, umeen eguna antolatu dute leitzarrek eta Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleak izan dira protagonista txupinazoa pizterakoan. Ainitze Alduntzin eta Xabier Zugarramurdik izan dute botatzeko ardura eta ohorea eta bi leitzar gazteak jai giroan murgiltzeko irrikan daudela aitortzen dute gelako lagun inguraturik.
Publicidad
Alduntzinek dioenez «urduri nago. Azken egunetan nahi urduri ibili naiz», udaletxean zegoela, baina Xabier bezala, «lagunekin primeran pasatzeko gogoz» agertzen zen. Zugarramurdik aitortzen zuenez «jaiak hasten direnean, egunero aterako naiz baina diru gutxi gastatzea espero dut». Hala ere, ez zuen etxean gelditzeko asmorik eta disfrutatzen ahaleginduko zela garbi zuen.
Txupinazoa eta gero, gurpildun zezenen entzierroa egin da eta dozenaka gaztetxo lasterka ikusi ahal izan dira plaza inguruan. Gero, Aurrera pilota eskolako txikien partidak, Denok Bat guraso elkarteak antolatutako herri kirol jokoak izan dira plazan.
Arratsaldean berriz, Leitzako Konpartsa atera da eta plazan, Aurrerako dantzari txikien emanaldia eta umeen ingurutxo irekia izan da. Primerako saioa eskaini dute beste behin dantzari gazteak jende ugari bilduz herriko plazan. Bertan, hauek bukatutakoan, goxokiak banatu dituzte udaletxeko balkoitik. Gero, DJ Xaiborren txanda izan da dantzan jarriz bertan bildutakoak. Gauean, beste hitzordu garrantzitsua izango, zezensuzkoa aterako baita.
Orain, igandeari begira daude leitzarrak, izan ere, egun horretan, arratsaldeko 18:00etan izango da txupinazoa. Ondoren, programaren azalen irabazleei saria emango zaie KXK Beltza eta Udalaren eskutik. Leitzako konpar-tsak dultzaineroekin, Incansables txarangak eta txistulariek kalejira egingo dute. Arratsaldean, La Jodedera taldearen saioa egongo da Labetxeko atarian eta beheko txosnan Mejikortxo arituko da. Gaueko 22:00etan suzko zezena aterako da eta gero, Itzal erromeria taldea arituko da. Gauean berriz, DJ Jo ta Txo arituko da plazako eta beheko txosnan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión