Gazteen irakurzaletasuna ikus-entzunezkoen bidez sustatzeko egitasmoa
Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 25ean bukatuko da 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat
I.A.
Donostia
Sábado, 16 de noviembre 2024, 17:58
Gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko hainbat ekimen antolatzen dira eskola, liburutegi edo erakunde publikoetatik. Bada Booktuberboom egitasmoa horietako bat da. 2017an jarri zen abian, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren eta Galtzagorri elkartearen eskutik. Kasu honetan, ikus-entzunezkoen bidez sustatu nahi da irakurzaletasun hori.
Publicidad
Lehiaketak zortzigarren edizioa beteko du aurten, eta dagoenik zabalik da parte hartzeko epea. Azaroaren 25eko 12:00ak arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzeko informazioa eta oinarriak booktuberboom.wordpress.com web orrian daude eskuragarri,
Aurrekoetan bezala, euskal liburuen 'influencer' komunitatea sortzea eta indartzea du helburua Booktuberboom_+ lehiaketak. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 14 eta 18 urte bitarteko gazteen parte hartzea bilatzen da. Parte hartzaileek gustuko duten liburu bat YouTuben, Instagramen edo TikToken gomendatu beharko dute.
Lehiaketan parte hartzeko hiru kategoria daude: Booktuber, Bookstagrammer eta Booktoker, eta bi modutan parte hartu daiteke: publikoa edo pribatua. Azken hori aukeratuz gero, bidalitako booktubea, bookstagrama edo booktoka epaiamahaiak soilik ikusiko du, baina parte hartzaile pribatuak ezin izango du Publikoaren saria eskuratu.
Bada, Booktuberboom_+ lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 25ean amaituko da. Ondoren, publiko zabalaren txanda izango da, eta lehiaketaren blogean argitaratuko den esteka bati jarraituz edonork izango du aukera modu publikoan aurkeztu diren booktubeak, bookstagramak edo booktokak bozkatzeko. Parte hartzeko informazioa eta oinarriak booktuberboom.wordpress.com orrialdean daude eskuragarri.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión