Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategia bisitatzeko aukera izango dute ikasleek.

First Lego League Euskadiren 17. edizioa abian da

Edizio hau arkeologiari dedikatuta dago

DV

Donostia

Martes, 11 de noviembre 2025, 19:19

Iragana lurpetik atera etorkizuna deskubritzeko. Erronka honi eutsi beharko diote First Lego League Euskadiren 17. edizioan parte hartuko duten 2.000 ikasle inguruk. Horretarako, hurrengo asteetan Euskadiko 24 eskolatako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 800 ikasle inguruk aukera izango dute arkeologiaren esparruko aurrerapenak ezagutzeko eta STEM gaitasunen eta tresnen bidez aurkikuntzetan gehiago sakondu dezakegula ikusteko. Ekimen honen xedea da 9 eta 16 urte arteko gazteen bokazio zientifiko-teknologikoak modu dibertigarrian eta praktikoan sustatzea.

Publicidad

Mundu osoko 650.000 ikasle baino gehiago arituko dira First Lego Leaguek edizio honetarako diseinatutako erronkan. Euskadin bisita-programa baten bidez osatuko da ekimena. Euskadiko edizio berri hau Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du, Deustuko Unibertsitatearekin, UPV-EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera. Gainera, honako hauen lankidetza du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila, bai eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundiak ere. Erakunde horiek guztiek konpromiso bat partekatzen dute: karrera zientifiko-teknikoekiko eta horiei lotutako gaitasunekiko konpromisoa esnatzea ikasleengan.

Azken 17 urteetan, Firs Lego League Euskadi STEAM (ingelesezko siglak: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) Hezkuntzako erreferentziazko programa gisa finkatu da

Edizio honetako programan 37 bisita egingo dira Euskadiko zortzi kokagunetara, hurrengo abenduaren 18ra arte gozatu ahalko direnak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko, Ekainberriko, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko Arkeologia Museoetako (BIBAT), Bilboko Berreginen Museoko, Santimamiñeko eta Iruña-Veleiako Erromatar Aztarnategiko profesionalek eskainiko dituztenak.

Aurtengo programa First Lego League Euskadi txapelketarekin amaituko da otsailaren 28an Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Vitoria-Gasteizen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad