Finalaurrekoen lehenengo bueltako saioak erabakiak geratu dira
Asteburuko azken bi aurrekoetan nagusitu ondoren, Irune Basagoitik eta Ibai Amillategik sailkapena lortu dute
I. Altuna
Donostia
Lunes, 13 de octubre 2025, 13:17
Irune Basagoiti eta Ibai Amillategi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu dira asteburu honetan, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean eta Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoan jokatutako lehenengo faseko azkeneko bi saioetan nagusitu ondoren. Beraz, erabakita geratu da ze hemezortzi bertsolarik kantatuko duten lehenengo bueltako hiru finalaurrekoetan.
Publicidad
Larunbateko saioa Galdakaon ospatu zen larunbatean eta honako sei bertsolari aritu ziren areto beteari kantatzen: Araitz Katarain Mugarza, Asier Galarza Garai, Bittor Altube Sarrionandia, Enare Muniategi Etxabe, Irune Basagoiti Agirre eta Paule Ixiar Loizaga Legarra. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Irune Basagoiti izan zen puntu gehien batu dituena: 473 puntu. Beraz, azaroaren 9an jokatuko den Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu da.
Bestalde, igande honetan bosgarren saioa eta lehehenengo faseko azkena ospatu zuten Getxon, finalaurrekoen lehenengo bueltako zerrenda osatuz, Ibai Amillategi Barakaldoko saiora sailkatu ostean. Getxoko Muxikebarri Arrigunaga aretoa bete-beteta egon zen eta honako sei bertsolari hauek aritu ziren Getxon: Aitor Esteban Etxebarria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Janire Arrizabalaga Munduate, Koldo Muñiz Aldamiz-Etxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal eta Peio Molinuevo Martin. Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi izan zen puntu gehien batu zituena: 470.5 puntu.
Hurrengo fasea
Lehenengo faseko bost saioak osatu ondoren, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten lehenengo bueltako hiru finalaurrekoetan. Honela, urriaren 26an, Zeanuriko Ibarreta frontoian arituko dira Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Bizkarra Ruiz, Bittor Altube Sarrionandia, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri eta Oihana Bartra Arenas. Hurrengo astean, azaroaren 2an, Abadiñoko Probalekuan artituko diren sei bertsolariak izango dira Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Enare Muniategi Etxabe, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor. Hirugarren eta azken finalaurrekoa azaroaren 9an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da eta bertan jardungo dute Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariek.
Hemezortzi bertsolari hauetatik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetako bigarren bueltara. Eta bi bueltetako puntuazioak batuta erabakiko da zeintzuk izango diren finalean kantatuko dutenak.
Azken txapelketetan ez bezala, finala Casillan izango da aurten, abenduaren 20an.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión