Irene Larraza, Ibone Bengoetxea, Marie-Anne de Graaff eta Cara Greenle, hitzarmenaren sinaketa-ekitaldian. Etxepare

Euskal ikasketak Boiseko Unibertsitatean eskaintzen jarraitzeko hitzarmena

Etxepare Euskal Institutuak eta Boise State Unibertsitateak bi akordio sinatu dituzte

I. Altuna

Donostia

Jueves, 31 de julio 2025, 17:37

Boise hirian 1930eko hamarkadan izan zen lehen aldiz euskal ikasketen inguruko eskaintza akademikoa, Estatu Batuetan alor horretan aitzindaria izan zelarik. Ordutik, hainbat programa burutu dira, eta etorkizunean ere egiten jarraituko dira. Izan ere Boiseko Jaialdiaren testuinguruan,

Publicidad

Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak bi lankidetza-hitzarmen estrategiko sinatu dituzte Boise State Unibertsitatearekin (BSU): bata euskal ikasketen inguruko ikerketa bultzatzeko programa berri bat martxan jartzeko, eta bestea, 2015tik abian den Eloise Garmendia Bieter katedraren etorkizuna bermatzeko. Etxepareko iturriek adierazi dutenez, «bi akordio hauek euskal ikasketak nazioarteko esparru akademikoan sendotzeko urrats esanguratsua dira».

Akordio honen sinadura ekitaldian. Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Hizkuntza Politika sailburuak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, Marie-Anne de Graaff BSUko Arte eta Zientzen Fakultateko dekanoak eta Cara Greenle BSUko Finantzatutako Programak sailaren zuzendariak hartu dute parte. Lau ordezkariek euskal ikasketen presentzia eta garapena bermatzeko konpromisoa berretsi dute.

BSUrekin sinatutako lehen hitzarmenak euskal ikasketen inguruko ikerketa-programa egonkor eta aitzindari bat martxan jartzea du helburu, Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitate batean bultzatzen duen ezaugarri horietako lehenbizikoa. 2026. urtean zehar abiatzea aurreikusten den programa hau BSUko Arte eta Zientzien Fakultatean kokatuko den arren, euskal ikasketak diziplina arteko ikuspegitik eta sail ezberdinetan jorratuko dira.

Programak ikerketa-bideak eskainiko dizkie gradu eta graduondoko ikasleei, eta euskal ikasketetan ikertzeko aukera emango dio irakaslegoari. Halaber, Euskal Herriko unibertsitateekin elkarlana bultzatuko da, eta bertan ikerketa-jarduerak garatzeko aukerak zabalduko dira. Horrekin batera, euskal kultura, hizkuntza, historia eta gizartea ardatz dituzten ekitaldi akademikoak (hala nola hitzaldiak, sinposioak edo jardunaldiak) sustatuko dira, eta ikerketa-emaitzen zabalkundea ere indartuko da. Ikerketa programa honen bidez BSUko ikasle, irakasle eta sailak euskal ikasketetara erakartzea espero da.

Publicidad

Bigarren hitzarmenak Eloise Garmendia Bieter euskal ikasketen katedrari jarraipena ematea du xede. Etxepare Euskal Institutuak finantzatzen du, eta Boise State Unibertsitatearekin elkarlanean kudeatzen den katedra honek urtero, nazioarteko irakasle esanguratsu bat gonbidatzen da katedraren baitan euskal ikasketen esparruan espezializatutako irakaskuntza eta ikerkuntza jarduerak garatzera. Irakasle horiek eskolak, mintegiak eta hitzaldiak ematen dizkiete graduondoko ikasleei eta doktoregaiei, eta euren ekarpenaren bidez, euskal gaiei buruzko ezagutza zabaldu eta ikerketa akademikoa indartzen da. Boiseko euskal komunitatea ere aintzat izaten da programazioan, eta bertaratutako adituek hitzaldi eta jarduerak egiten dituzte komunitateko kideekin.

2015ean martxan jarritako katedra honen izenarekin Eloise Garmendia Bieter (1925–1999) omendu nahi izan zen, euskal kulturaren sustapenean eta transmisioan Boise hirian funtsezko rola jokatu zuen emakumea.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad