Erein argitaletxeak Touré sagako liburuak berrargitaratuko ditu

Lehenengoa, '19 kamera'-'19 cámaras' berrikusita plazaratu berri da

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 6 de mayo 2024, 19:21

Toureren sagako hamar atal argitaratu ditu Jon Arretxe idazle basauriarrak. Azkena, 'Musker amarruak', erdaraz plazaratu berri du Erein argitaletxeak ('Mañas de lagarto). Kasu honetan, egoera irregularrean dagoen detektibe burkinarrak atzean utzi du Bilbo eta zoriak Las Palmasera eraman du, non kirol apostuen negozioan murgilduko da diru erraza lortzeko helburuarekin. Arretxek hain berezkoa duen umorea aurkituko du ere irakurleak ale berri honetan, beltz samarra eta ukitu surrealista batekin.

Publicidad

Bada orain, Touré detektibearen abenturetan oinarritutako telesaila ikusteko aukera ere badute sagako zaletuek, izan ere, euskarazko bertsioko lehen sei atalak EITB-ren Primeran plataforman ikusgai dira. Erdarazko bertsioak oraindik ez du estreinuko datarik, (TVE-n ikus ahal izango da), baina asteazken honetan, Cuenca hirian ospatzen den Las Casas Ahorcadas Nobela Beltzeko nazioarteko jaialdian ikus ahal izango dira lehen bi kapituluak.

Liburutik pantailarako jauziak pertsonaia honi emango dion ikusmina aitzaki, Erein argitaletxeak sagako ale guztiak berrikusiko eta berrargitaratuko ditu, euskaraz eta erdaraz. Lehenengoa, '19 kamera' ('19 cámaras), kalean da jada, «asko» zaindu den berredizioa, Inazio Mujika argitaletxeko editorearen esanetan. Azalean, Malcolm Treviño-Sitté aktorea azaltzen da, 'Touré detektibea' seriean burkinarra interpretatzen duen aktorea. «Liburuen lehen edizioak agortu ahala berrikusiko eta berrargitaratuko ditugu», azaldu zuen Mujikak.

Gainera, lehenengo atalaren euskarazko audio-liburua entzungai da, eta hurrengo biak ere azkar entzuteko aukera izango dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad