EHU-ko Donostiako campusean antolatutako agerraldia, Palestina herriaren alde. F. de la Hera

EHUk hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako 'EHU Palestinarekin' ekimenean

Unibertsitateak bere azpiegiturak jarri ditu Palestinako selekzioaren eskura

I. A.

Donostia

Martes, 11 de noviembre 2025, 19:14

Palestina eta Euskal Selekzioaren arteko futbol partida dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hainbat ekitaldi antolatuko ditu aste honetan palestinar herriari elkartasuna eta babesa adierazteko. 'EHU Palestinarekin' ekimenak jarduera akademiko, kultural eta solidarioak hartuko ditu larunbata arte, bakea, elkartasuna eta giza duintasuna aldarrikatzeko asmoz.

Publicidad

Honela, Nabluseko An-Najah National University zentroko Zientzien Fakultateko dekanoa den Ghadeer Omar doktoreak 'Life in a Palestinian university and biomedical applications of native wild plants' hitzaldia emango du asteazkenean, azaroaren 12an, Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Halaber, Sol Band Gaza musika talde gazatarrak kontzertua eskainiko du toki berean ostegunean, azaroaren 13an, eta Ghadeer Omar doktoreak hitzaldia nagusia emango du Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 52. promozioaren graduazio ekitaldian ostiralean, azaroaren 14an, Bizkaia frontoian, Bilbon.

Azkenik, larunbatean, azaroaren 15ean, San Mamesen jokatuko den partidaren aurretik, argazki eta elkartasun ekitaldia egingo dira futbol zelaiaren inguruan. Aurretik, EHUren komunitateak kalejiran parte hartuko du, bakearen eta elkartasunaren mezua zabaltzeko.

Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi duenez, «akademiak eta futbolak bat egin dute ekimen solidario batean». »Indartu egin beharra dugu Euskal Herriko garapen soziokulturalean eta gobernantzan EHUk betetzen duen rola, eta horretarako ere ezinbesteko zaigu lurralde erronketan eta baloreetan oinarritutako kooperazio eta elkarlan espazioak irekitzea«, gaineratu du.

Publicidad

EHUk bere azpiegiturak jarri ditu Palestinako selekzioaren eskura, eta Bilboko Unamuno Ikastetxe Nagusian egongo dira egunotan. Zentzu horretan, errektoreak eskerrak eman dizkie EHUko ikasleei, beren eskuzabaltasunagatik eta jokalari palestinarrei beren gelak utziz erakutsi duten elkartasunagatik. «Uste dugu gure unibertsitateak praktikatzen eta islatzen dituen baloreen erakusle direla eta hori aitortu egin behar zaie», azpimarratu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad