EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim museorako beka programak hamargarren edizioa beteko du

Udazkenean burutuko dituzte praktikak eta izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da

DV

Donostia

Martes, 26 de marzo 2024, 17:45

Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera eskaintzen dute beka programa baten bidez. Aurtengoa hamargarren edizioa izango da, eta urria eta abendua bitartean luzatuko da. Izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da, eta hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru-laguntza jasoko dute.

Publicidad

Guggenheim Bilbao Museoko iturriek jakinarazi dutenez, EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek «esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan». Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak.

Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2022eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz.

Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte; eta esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa-aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.

Interesdunek Museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 22 arte.

Ikasleentzako bekak bai artista hasiberrientzako egonaldi-programa 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek proiektu berrien bidez bi erakundeen arteko harremana sendotzeko sinatu zuten Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad