ARTiK 2024

Dantzaren inguruko ikerketa artistikoak partekatzeko topaketa

ARTiK jardunaldiak maiatzaren 17an eta 18an egingo dira Errenterian, Dantzaguneak eta aldundiko kultura departamentuak antolatuta

I. Altuna

Jueves, 9 de mayo 2024, 13:31

Ikerketa artistikoan oinarritutako hainbat formatutako topaketek osatzen dute ARTik, Dantzagunearen eskutik datorren proiektua. Helburua du Euskadiko artistek garatutako metodologiak, proposamenak eta, batez ere, ikerketa-proiektuak ulertzea. Maiatzaren 17an eta 18an egingo da aurtengo jardunaldia, Eresbilen (Errenterian).

Publicidad

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak, Dantzagunearekin batera, ARTiK 2024 'Topaketak, Ikerketa artistikoa' jardunaldi hauetan izena emateko epea ireki du. Edizio honetan Isabel de Naverán hizlaria eta Nazario Díaz, María Ibarretxe, Idoia Zabaleta eta Elisa Areta koreografoen proiektuak izango dira. Izen-ematea dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidearen bidez egin ahal izango da.

Antolatzaileek azaldu dutenz, «2023ko maiatzeko eta ekaineko topaketen ondoren, ikerketak haztegi interesgarria sortu du, ARTiK sortzen hasi den paisaiaren esplorazioari jarraipena emateko». Ildo horretan, ARTiK 2024rako «abentura berri bat» abiarazi nahi dutela esan dute.

Bestalde, hainbat diziplinarekin hitz egiteko eta trukatzeko denbora gehiago behar denez, espazio intimo bat sortzearen beharra dago, ikerketan bizitako denbora luzatu eta galdera, truke eta imajinario berriak proposatzeko. Ildo honetan, imajinatutako espazio berri hau ARTiK Irakurketak dira, eta elkarren ondoko bi saio antolatu dira topaketarekin batera egongo direnak.

Lehenengo saioa proposamen teoriko eta erakusketakoan oinarrituko da, eta bertan hainbat diziplinatako ikerketa artistikoko metodologiak eta proiektuak aurkeztuko dira. Bigarren saioa ikerketaren praktikara bideratuko da, eta espazio bat eskainiko da lan-azterketan prozesuak, galderak eta ekintzak trukatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad