Irabazleek jaso dituzte sariak. G.E.

Booktuberboom_+ lehiaketaren zazpigarren edizioak baditu irabazleak

Bost sari izan dira jokoan: publikoarena, booktube kategoriako lehen eta bigarrenak, bookstagram saria eta booktok saria

I. A.

Donostia

Viernes, 29 de diciembre 2023, 12:47

Booktuberboom_+ lehiaketa Euskadiko 14-18 urte bitarteko gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko asmoz jaio zen 2017an. Irailetik abendura bitarte ekimenaren zapigarren edizioa gauzatu da eta epaimahaiak jakinarazi berri du irabazleak zeintzuk diren.

Publicidad

Guztira bost sari izan dira jokoan: publikoaren saria, booktube kategoriako lehen eta bigarren sariak, bookstagram saria eta booktok saria. Orotara 21 lan jaso dira eta horietatik bostek egin dute publiko haien lana. Hortaz, publikoaren saria irabazteko lehian bost parte hartzaile izan dira.

Publiko zabalak argitalpen gustukoena bozkatzeko bi asteko epea izan du, eta Adesuwa Ehimwonzee ordiziarra izan da irabazlea, Agustin Fernandez Pazen 'Aire beltza' liburuaren (Koldo Izagirre itzultzaile) bookstagramarekin.

Booktube kategorian, epaimahaiaren sari nagusia Maialen Esnal larrauldarrak irabazi du, 'Kale gorrian' (Robert Swindells; itzultzaile, Iñaki Mendiguren) liburuari buruzko bideo iruzkinarekin. Epaimahaiaren bigarren saria Nerea Valluerca gasteiztarrari egokitu zaio; Jon Arretxeren 'Kleopatra' liburua izan du hizpide bere booktubean.

Bookstagram kategoriako irabazlea Jakes Bermudez ordiziarra izan da, 'Pijama marradunaz jantzitako mutikoa' liburuari (John Boyne; itzultzaile, Mirentxu Larrañaga) buruz egindako lanarekin. Azkenik, Booktok kategoriako garailea Ana Izagirre ordiziarra izan da, 'Anne Franken Egunkaria' liburuari (Anne Frank; itzultzaile, Josu Zabaleta) buruzko tiktokarekin.

Publicidad

Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak elkarlanean antolatutako txapelketa honen zazpigarren edizioko epaimahaia bi pertsonak osatu dute: Idoia Sobrino Bibliotekonomia eta Dokumentazioan diplomatutako Nafarroako liburuzainak eta Maddi Orcajo Kazetaritzan lizentziatutako ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazio teknikariak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad