Bisita gidatua antolatu du Ur Mara museoak larunbatean
Goizeko 11.30ean izango da, eta aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da
I. A.
Donostia
Martes, 22 de julio 2025, 18:22
Arteari, naturari eta kultur hedapenari eskainitako naturgunea da Urmara. Koldobika Jauregi eskultoreak Elena Cajaraville bere emaztearekin batera sortu zuen 2010an proiektua Alkizan, eta hamabosgarren urteurrena ospatzen duen urte honetan, hainbat ekitaldi antolatu ditu museoak. Besteak beste, laraunbata honetan bisita gidatu bat izango da, goizeko 11.30ean. Gazteleraz izango da eta bertaratu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute urmara.alkiza@gmail.com helbidean. Prezioa 15 eurokoa izango da.
Publicidad
Eskultorea duela urtebete hil zen arren, bere emazteak eta alabak elkarrekin hasitako proiektuarekin jarraitu nahi izan dute eta museoak ateak ireki zituen berriro apirilean. Ordutik 'Paisaia' erakusketa inauguratu da, natura sormen prozesuen parte diren Ainhoa Goenaga, Ada Garrues, Gin Ro eta Maider Biguriren lanekin.
Euskal Herriko Unibertsitateak Koldobika Jauregiri eskainitako udako ikastaroa ere antolatu zuen ekainean. Donostian eta Alkizan burutu zen, eta bertan artea, natura eta komunitatea ardatz hartuta, Koldobikaren ibilbidea eta ondarea aztertu zuten hainbat adituk.
Museoa
Ur mara museoa pagoz, haritzez, lizarrez, gaztainondoz eta urkiz osatutako baso autoktono batean kokatuta dago. Erreka txiki batek museoaren eta inguruko herrien arteko muga markatzen du. Zuhaitz hostotsuen artean, bidetik eskulturak eta instalazioak aurki ditzake bisitariak, baita auditorio natural bat eta aztarna etnografikoak ere, kareharrizko harrobi txikiaren ondoan dagoen karobi zahar bat da kasu.
Ibilbide honetan museoko erakusketa iraunkorra kokatzen da. Marmolez egindako Koldobika Jauregiren eskulturak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión