Xabier Irujo, Miren Artetxe, Iñaki Arrieta eta Larraitz Ariznabarreta liburuaren aurkezpen ekitaldian. Félix Morquecho

Bertso eskolen bilakaera aztertzen duen ikerketa argitaratu du Nevadako Unibertsitateak

Hainbat bertsolari eta adituk beren esperientzietatik abiatzen dituzten ekarpenak bildu ditu liburuak

Itziar Altuna

Donostia

Lunes, 12 de junio 2023, 15:14

Bertso eskolen azken hamarkadetako ibilbidea aztertzen duen liburua argitaratu du Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies erakundeak. Euskal kultur ondarearen transmisioari egiten dioten ekarpenaren berri ematen da bertan, historialari eta hainbat bertsolarien ikerketa lanen bidez. Besteak beste, Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Jone Uria bertsolariek parte hartu dute proiektuan.

Publicidad

'Bertso eskola. Basque Improvisational Poetry Schools' liburua ingelesez idatzia dago, eta Renoko Euskal ikasketen zentroak eta Jon Bilbao euskal liburutegiak elkarlanean gidatutako proiektuaren emaitza da. «Lan honek bertso eskolak nazio ikuspegi batetik aztertzeaz gain, instituzio sozial baten ikuspegitik ere aztertu ditu, izan duten gizarteratze prozesua nabarmena izan baita», adierazi du Xabier Irujok, Center for Basque Studiez zentroko zuzendariak eta obraren editoreetako batek. «Bertso eskolen bilakaera soiletik haratago joan den edukia landu dute bertsolari eta ikertzaileek», gaineratu du. Liburua apirilean gai hau jorratu zuen kongresuaren ondoren atera da.

Zortzi atal

Sarreraz gain, zortzi atal biltzen ditu liburuak. Oihana Iguaranek transmisioa eta gordetzearen inguruko hausnarketa egin du; Jone Uriak eskualdeko bertso eskolen inguruko analisia; Miren Artetxek Iparraldean hizkuntza praktikak eta bertso eskolak nola uztartzen diren aztertzen du; Julio Sotok bere ekarpen pertsonala egiten du Nafarroako esperientziatik eta Maialen Lujanbiok ere bere esperientzia izan du hizpide. Beñat Krolemen inprobisazioari buruzko gogoeta ere jasotzen du argitalpenak.

Bestalde, Renoko Euskal ikasketen zentroko irakasle den Larraitz Ariznabarretak atal bat idatzi du. «Nere interesa, bertsogintzako instituzionalizazioa zertan eman den azaltzea izan da, eta erakutsi nola batetik bertso eskolek islatzen duten instituzionalizazio hori, eta bestetik ze eragin nabarmen eta sakon izan duten prozesu horretan», azaldu du liburuaren aurkezpen ekitaldian. Gainera, horrelako lan batetan parte hartzea «pribilegioa» dela onartu du. «Gu ikerketara dediatzen gara, eta Euskal Herria zertan den barrutik erakusteko pribilegioa dugu, gainera ingelesez». Bere ustez, lan honek bidea ere izango du Euskal Herrian, baina Amerikako publiko zabal batentzat ere bada, «beste eremu batetik inprobisazioari begiratzen dioten eragileentzat, artikulu sakonez eta zirraragarriez beteta baitago, egile askok beren esperientzietatik abiatzen baitituzte berain ekarpenak».

Ildo beretik jo du Iñaki Arrietak, Jon Bilbao euskal liburutegiko arduradunak. «Zentroak euskal gaiak jorratzeko aukera ematen digu, eta aldi berean ingelesez egiten den literaturara ekarpena egiten dio».

Publicidad

'Bertso eskolak' Basque Improvisational Poetry Schools» liburua Center for Basque Studies zentroak duen argitaletxearen bitartez eros daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad