Nahikari Gabilondok irabazi zuen duela 22 urte lehen Erniarraitz Sariketa.

Azkoitian abiatuko da XII. Erniarraitz Bertso Sariketa

Mahai inguruan arituko dira 12 bertsolari gazte bertan eta Zestoan izango diren kanporaketetan

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 18 de febrero 2024, 17:02

XII. Erniarraitz Sariketa jokatuko da aurten. Guztira, 12 bertsolari gaztek hartuko dute parte Erniarraitz bertsozale elkarteak bi urtetik behain antolatzen den txapelketan.

Publicidad

Mahai inguruan erabakiko dira finalerako txartelak zeinetzat diren. Lehen kanporaketa martxoaren 1ean Azkoitiko Martirieta auzoko elkartean izango da, martxoak 1ean, iluntzeko 20:00etatik aurrera egingo den afarian.

Hauek izango dira parte-hartzaileak Azkoitiko saioan: Naia Arrizabalaga (Azkoitia), Maddi Agirre (Gasteiz), Aitor Tatiegi (Oñati), Andoni Rekondo (Hernani), Garazi Navarro (Amoroto) eta Maite Sarasola (Deustu). Bigarren kanporaketa Zestoan izango da, martxoak 15ean, Lau-Iturri elkartean. Bertan, Julene Iturbe (Azkoitia), Aimar Sorazu (Zarautz), Gorka Pagonabarraga (Durango), Irantzu Idoate (Hazparne), Maddi Aiestaran (Beasain) eta Ekhi Mateorena (Leitza).

Finala, berriz, martxoan 22an ospatuko da Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Kanporaketako afarietarako erreserbak egiteko erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da (20 euro afariko). Finalerako sarrerak, berriz, kulturaz.eus webgunean erosi ahalko dira.

Erniarraitz saria Urola Erdian bi urtean behin jokatzen den bertsolarien txapelketaren saioak eta finala Azpeitian, Azkoitian, Errezilen eta Zestoan jokatzen ohi dira. 2022an Oier Etxeberriak irabazi zuen. 2020ean berriz, Xabat Illarregik jantzi zuen txapela eta 2018an, Haritz Mujikak. 2002an jokatu zen lehen sariketa Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta eta urte hartan, Nahikari Gabilondok eraman zuen.

Publicidad

Azpimarratzekoa da Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2000. urtean, Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako hainbat bertsozalek bailarako elkarte bat sortzea erabaki zutela. Egun, Azpeitiko, Azkoitiko, Errezilgo eta Zestoako bertsolari, bertsozale eta bertso ikasleak dabiltza elkartean, eta lan eremua herri horietara mugatzen da, batez ere. Helburuak garbi izan dituzte hasieratik. Besteak beste, bertsolaritzari eskolatik hasi eta helduen garaira arte laguntzea; herriotan bertsoaren suari bizirik eustea; bertsozale berriak sortzea; eta, nahi eta ahal dutenei, bertsolari izateko aukera eskaintzea.

Erniarraitz Sariketaz gain, bertso elkartea honek Bertso Astea ere antolatzen du bi urtez behin. Bertan, hitzaldiak, bertso saio bereziak, bertso poteoak, eta abar izan ohi dira. Bestalde, Gabon eskea. Urtero, Gabon egunean, helduen pare talde bat osatzen dira, baserriz baserri eta etxez etxe koplari ibiltzeko eta bertso saioak ere antolatzen dituzte, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad