Atletismoan urte luzez jardun duen lagun batek eman zidan datua: Anoetako pista osagarrian ezin omen da fundamentuzko atletismo txapelketarik egin, ez baitago dirurik kaleak banatzen ... dituzten marrak margotzeko. Eta marra egokirik gabe, ezin. Ez da hiriburuan kili-kolo dagoen azpiegitura bakarra. Belodromoan itoginak daude, eta nahiko utzita dago instalazioa. Pentsatzea ere garai batean Euskadiko sei orduak eta pista estaliko nazioarteko meeting entzutetsu bat ospatzen zirela bertan… Esaterako, Bubka, Carl Lewis, Ludmila Narozhilenko, Merlene Ottey edota Michael Johnson izan ziren bertan.
Publicidad
Urrutiegira joan gabe, garai batean esku pilotaren tenplua izan ohi zen Atano frontoiari distira galduaren leuntasun itzalia dario. Final handiak beste leku batzuetara eraman dituzte, frontoi handiago eta berriagoetara. Jose Antonio Gasca kiroldegia ere ez dago etxafuegoak botatzeko. Hiriburuko zenbait taldek zezen plaza izateko jaio zen Illunbe egokituan jokatu izan dituzte beren partidak. Eta ez bakarrik jende gehiago kabitzen delako, baita hiriburuan halakoetarako taxuzko kiroldegirik ez dagoelako ere.
Gertu ditugu hauteskundeak. Badakigu ordezkari politikoek asko atsegin dutela kirolari irabazleei harrerak egitea, haiekin argazkiak ateratzea. Zenbait azpiegituren egoera ikusita, argazkiak baino zerbait gehiago beharko da horiek indartzeko eta berritzeko. Donostian horrenbeste kirolari, zaletu eta erabiltzaile egonda, merezi dute horrenbeste.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión