Joko bikoitza

Herritik noala, maiatzean ospatuko diren hauteskundeen inguruko lelo bat irakurri dut alderdi politiko batek alokatu berri duen lokal batean: 'Elkar zaintzen dugun herria'. Hizkuntzarekin dudan ... deformazioaren erruz, esaldiari bueltak ematen hasi naiz, eta oihartzun ilun bat topatu diot. Iruditu zait badakidala zer esan nahi duten lelo horrekin, denok elkar zaintzen dugula gure herrian, besteen osasun mental eta fisikoaz, besteen beharrez arduratzen garela. Itxuraz, garbi dago mezua. Baina semantika korapilo handiegitan sartu gabe, ohartu naiz oso bestelako esanahia ere izan dezakeela leloak. Izan ere, 'zaindu' hitzak 'zelatatu' ere adieraz dezake. Hartara, 'Elkar zaintzen dugun herria' hori elkar zelatatzen dugun herria ere bihur liteke.

Publicidad

Esperimentu txiki bat egitea bururatu zait etxera heltzean. Itzultzaile Neuronalean sartu dut esaldia, eta gazteleraz honako hau eman dit: «Un pueblo donde nos cuidamos unos a otros». Batua itzultzaileak, ordea, beste adiera bat bilatu du: «Un pueblo donde nos cuidamos los unos de los otros». Esaldi bata eta bestea ez dira gauza bera. Xehetasunak badu bere garrantzia.

Ez dakit alderdi politikoak efektu anbiguo hori bilatu duen ala ez. Mehatxu orwelliar eta kezkagarri bat ezkutatzen ote den ustez edonork sinatzeko modukoa den lelo horren barrunbean. Edo, agian, horretan datza politika, uneoro joko bikoitza bilatzean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad