Gabriel Aresti idazlea.

Arestik euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak

Edorta Jimenez, Sonia Gonzalez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleek hartuko dute parte ostiralean burutuko den topaketan

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 12 de noviembre 2025, 13:15

«Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?». Galdera hau abiapuntu hartuta, Euskaltzaindiak 'Gabrielen ispiluetan barrena' jardunaldia antolatu du ostiralean Bilboko egoitzan, Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazle bilbotarrak euskal idazleengan izan duen eragina aztertzeko.

Publicidad

Akademiak jakinarazi duenez, Edorta Jimenez, Sonia Gonzalez, Tere Irastortza, Harkaitz Cano, Iñigo Astiz eta Leire Vargas idazleak, Mikel Martinez antzerkilaria eta Eñaut Elorrieta musikaria izango dira parte hartzaileen artean. Hori guztia goiz partean izango da (09:30-13:30), eta, arratsaldean, antzerkia eta musika uztartuko dira ordu betez, Mikel Martinez antzerkilariaren eta Eñaut Elorrieta musikariaren eskutik. Martinezek 'Olerkari' bakarrizketa emango du 19:00etan, eta Elorrietak 'Aresti kantatuz' kontzertua 19:30ean.

Era berean, jardunaldian bertan 'Galda' bilduma berria aurkeztuko du Euskaltzaindiak. Bildumaren helburua Akademiak antolatzen dituen literatura-ekintzen testigantza idatzia jasotzea da, dibulgazioa egiteko jaso ere. Honela, lehen zenbakiak azaroaren 14ko jardunaldiaren hitzaldiak jasoko ditu eta bertaratzen diren literaturazaleen artean banatuko da.

Bestalde, ostegunean azaroaren 13an, antzerki saioa izango da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, Leioan (11.00). EHUko Gabriel Aresti Katedrak antolatuta. Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreak izango dira oholtza gainean, bi zatitan banatzen den testua gorpuzteko.

50. urteurrena

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau zabala antolatu du Euskaltzaindiak XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko, beste hainbat erakunderekin lankidetzan. Honela, ekainean estreinatu zen egitaraua Bilboko Txistularien Bandaren kontzertu batekin, eta harrezkero jardunaldi, liburu aurkezpen eta bestelako musika emanaldiak izan dira poeta bilbotarraren omenez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad