Arantzazuko bide irisgarriko begiratokia. Parketxe Sarea

Arantzazuko bide irisgarrian barrena jolasean

Ikusmen urritasuna eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen azalean jartzeko aukera eskainitzen du Arantzazuko Parketxeak 'Jolas inklusiboa familian' jardueraren bidez

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 17 de agosto 2025, 19:45

Gipuzkoako Parketxe Sareak askotariko ekintzak antolatu ditu uda honetan Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutu eta hauetaz gozatu nahi duten familia, lagun talde nahiz norbanakoetzat. Horietako batek Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatzen den 1.200 metro luzerako ibilbide irisgarria du protagonistatzat, hura deskubritzeko jolas berezi bat antolatu baitu Arantzazuko Parketxeak abuztuaren 23 eta 24rako, familiei zuzenduta.

Publicidad

Ibilbide irisgarri hau Arantzazuko Santutegitik abiatuta, Gomistegi baserri ingurura iristen da eta ondorengo ezaugarriak ditu: aldapa leunak eta atseden guneak, lurzoru sendoa, irristagaitza eta deformatu ezinezkoa, bi mailatako eskudelak, ezintasunak dauzkaten pertsonentzako egokitutako altzari eta zerbitzuak, argiketa, braillez idatzitako panel adierazle eta informatiboak... Horiek guztiak, parke natural batentzat egokiak diren materialak erabilita.

Arantzazuko parketxeak 'Jolas inklusiboa familian' jarduera antolatu du hilaren 23 eta 24rako eta bertan, ikusmen urritasuna eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen azalean jartzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, galdera ezberdinak erantzutea izango da egun honetako erronka.

Izen-ematea

Goizeko 11:00etan elkartuko dira parte-hartzaileak Arantzazuko parketxean. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30 aldera amaituko da. Prezioa 5 eurokoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurokoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango baitira.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, 943 782 894 edo 699 335 183 telefonoetara deitu behar da edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus posta elektronikoko helbidera idatzi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad