Angel Ugarteburuk belaunaldi oso baten lekukotza jaso du bere bigarren nobelan
Mutikotan Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da, garaiko testuingurua oso ondo adierazi duelarik
Angel Ugarteburuk 'Hegan eta jare' izenburuko bere bigarren eleberria plazaratu du. Aurrekoaren moduan ('Milloitik mundura', 2008an argitaratu zuena), hau ere autobiografikoa da. Mutikotan Berriatutik Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da; tarte horretan, bere moduko beste gazte askoren bizi ibilaldia egiten du, belaunaldi oso baten lekukotza jasoz. Labayru Fundazioaren Sutondoan sortan argitaratu da lana, Euskaltzaindiarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan. Nobela astearte honetan aurkeztu dute Euskaltzaindiaren egoitzan.
Publicidad
Bere bizitzako hainbat pasarte dakartza idazleak, baserritik irten eta Derioko apaiztegian sartu zenean hasita. Abadegai lagunak, abadetzarako pausoa eman edo ez, gero kulturan jardutea, politika giroa diktaduraren azken urteetan, ikasketak, lanbidea… Familia-giroa ere sarritan jorratzen da, ospakizunak, bidaiak eta abar aitzakia direla.
Egilearen garaiko testuinguru politikoa, kulturala, ekonomikoa eta soziala liburuan «oso ondo adierazita» dagoela nabarmendu dute aurkezpenean. Tarteka, gainera, euskal kulturako izen ezagunak agertzen dira, «ibilbide komun baten adierazgarri». «Hori dena, gainera, hizkera bizi eta arinez kontatuta dago, idazleak daukan kontalari senari esker: behin eta berriz adierazitako pasarteak idatzira ekartzean, ahozko erregistroaren bizitasuna gorde dute», azaldu dute.
Irakurgaia txatal laburretan eratuta dago eta horrek «irakurtzeko erraza» egiten du, baina aldi berean, «aberatsa» ere bada. Une historiko garrantzitsuak, urte biziak, gazteen gurariak, kulturako arduradunen egarria…
Hain zuzen, nobelaren aurkezpena Euskaltzaindiaren egoitzan egin da astearte honetan, Bilbon, eta bertan izan dira Angel Ugarteburu egilea bera, Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren zuzendaria eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
Publicidad
Azaldu dutenez, aurrekoaren moduan ('Milloitik mundura'), 'Hegan eta jare' ere autobiografikoa da. Mutikotan Berriatutik (Bizkaia) Derioko seminariora joan zenean hasi eta helduaroraino heltzen da; tarte horretan, bere moduko beste gazte askoren bizi ibilaldia egiten du, belaunaldi oso baten lekukotza jasoz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión