Ángel Rubio EHUko irakaslea. EHU

Ángel Rubio EHUko irakaslea Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademiako kide izendatu dute

Munduko sozietate zientifikorik zaharrena dela uste da eta 1652an sortu zenetik 7.500 akademiko izan ditu kide, horien artean 170 Nobel saridun

DV.

Donostia

Sábado, 8 de abril 2023, 21:16

Ángel Rubio Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademiako kide izendatu dute Fisika atalean. Rubio Fisika Materialen katedradun, Nano-bio Spectroscopy Group ikertaldearen arduradun eta Hamburgoko Max Planck Institutuko Teoria sailburua da.

Publicidad

EHUk jakinarazi duenez, Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia 1652an sortu zen eta munduko sozietate zientifikorik zaharrena dela uste da. 1878tik, egoitza du Halle hiri saxoian, eta 2008tik Alemaniako Zientzien Akademia Nazionaleko parte da. Sortu zenetik, 7.500 akademiko izan ditu kide, eta horien artean 170 Nobel saridun daude. Marie Curie, Albert Einstein edota Alexander von Humboldt izan ziren akademiako kide bere garaian.

Ángel Rubio irakasleak nabarmendu duenez, «Leopoldina akademian onartua izatea pribilegio handia da, eta, horrez gain, ohorea da nire izena akademia horretako kide historikoen zerrenda anitzari lotuta ikustea. Izan ere, pertsona horiek ezagutza arlo guztietan, eta, gehienbat, fisika kuantikoan eta zientzia materialen eta nanozientziaren fisikan aurrerapen handienak markatu eta definitu dituzte».

Ibilbide oparoa

EHUko irakaslea mundu osoko ospe handiko hainbat erakundetako kide da, hala nola American Association for the Advancement of Scienceren (AAAS) osoko kidea da, Amerikako Zientzien Akademia (NAS) ospetsuko kidea, American Physical Societyko (APS) eta European Physical Societyko (EPS) ikertzailea eta Europako Zientzien akademiako kidea (AE). Zientziari egindako ekarpen handia aitortu zaio eta 2022an, Berlin-Brandenburgischen Akademie der Wissenschafteneko kide izendatu zuten.

Era berean, 'highly cited researcher' izendatua izateaz gain zientziaren alorreko sari ugari jaso ditu Ángel Rubiok, hala nola Max Born 2018 domina eta saria, Alexander von Humboldt fundazioak emandako Friedrich Wilhelm Bessel saria eta Rey Jaime I saria Oinarrizko Zientziaren alorrean. Gainera, birritan jaso du Europako Ikerketako Kontseiluak emandako ERC Advanced Grants prestigiotsuetako bat. European Research Councilen dirulaguntza ospetsu horiek Europako zientzialaririk onenei eta proiektu abangoardistenei baino ez zaizkie ematen.

Publicidad

Espainiako Fisikako Errege Elkarteak 2016an erakundearen domina eman zion. Erakundeak Rubio irakaslearen lana aitortzen zuen bigarren aldia zen, izan ere 1991an Ikertzaile Berriaren saria jaso zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad