'Fernandoren txokoak' ezagutzeko ibilbidea Amezketan zehar
Maiatzaren 3an eta 4an, amezketarraren jaiotzaren 250. urteurrena dela eta, ekitaldi ezberdinak izango dira
ELISA BELAUNTZARAN
Viernes, 25 de abril 2014, 15:52
Amezketa hobeto ezagutzeko aukera izango da aurten Fernandoren eskutik. Amezketako pertsonaia ezagunenetakoaren jaio-tzaren 250. urteurrena dela eta, ekitaldi eta ekintza ezberdinak antolatzen ari dira bere sorterrian.
Publicidad
Oraingoan, 'Fernandoren txokoak' ibilbidea aurkeztu dute amezketarrek. Dagoeneko dena prest dute jendeari gonbitea luzatu eta Fernando Bengoetxearen pasadizo ezagunenen eszenatoki izan ziren lekuak bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Proposamen hau datorren maia-tzaren 3an, larunbata, egingo da. Ibilbidean zehar, «Fernandoren bizi-tzan zerikusia izan duten etxeen aipamena egiten da, etxe horien ingurune bakoitzean geldiunea burutuz. Hala nola: Fernando Amezketarraren plaza, Kotxeta, Intxausti eta Azentzin Haundi, Mendiko, Espila-Saletxe eta Galartza Garaikoa eta Ergoena» aditzera eman dute antoaltzaileek.
Larunbat horretan, arratsaldeko 17:00etan Fernando Amezketarraren plazatik abiatuko dira eta ibilbide osoa burutuko da; aurrez aipatutako geldiune bakoitzean, Ixiar Altunak eta Bixente Gorostidik, bertsotan egingo dutelarik. Bidea alaitzeko, berriz, trikiti doinuak izango dituzte lagun.
Bestalde, Fernando urtearekin jarraituz eta asteburua borobiltzeko, maiatzaren 4an, igandearekin, eguerdiko 12:30ean, Ozenki Tolosako udal txistulari taldearen emanaldia izango da. Fernando urtearen egitarauan maiatzaren 11n izango zela jakinarazi zen, baina aurreratu egin da.
Publicidad
Asko ikasteko eta ikusteko
Fernandoren bizitzako pasarteak oso ezagunak dira, eta herrian zehar hedatzen dira istorio horien lekuko izan ziren etxeak triptiko batean jaso dituzte kultur batzordeko kideek. Gainera, 'Fernandoren txokoak' izeneko ibilbidea prestatu dute. «Amezketako herrigunetik abiatuta, hiru kilometro inguruko oinezko ibilbidean, Amezketako herrigunea eta bere ingurua bertatik bertara ezagutu ahal dira. Besteak beste, Amezketako eliza, Fernando bizitako etxeak eta beste hainbat leku».
Udaletxe aurrean dagoen Fernandoren plazatik abiatzeko proposamena luzatzen dute ibilbide hau egiteko. 1924az geroztik, Fernando Amezketarraren plaza izena du herriko plazak. Bertan jarri dute ibilbidearen panela. Honetan, hainbat datu eta kontu azaltzen dira. Ibilbidearen bigarren geldialdia Kotxetan izango da. Diotenez, «Amezketatik irteten ziren zaldi-kotxe eta diligentziek hemen zuten abiapuntua eta gure herrira etortzen zirenek beren helmuga. Etxegune honetan bi eraikin daude. Batetik, Fernandoren garaiko erretore Juan Ignazio Urretabizkaia bizi izan etxea, Garagartzanea. Gaur egun, Erretoretxe. Bestetik, Urretanea izenekoa Fernando ezkondu zen urtean egin zuten, 1790an».
Publicidad
Handik berehala, Fernando bizi izandako etxeak aurkitzen dira «ezkonberritan, 1790ean, Intxausti izeneko etxean jarri ziren bizi-tzen Fernando eta Maria Josefa Sagastume, bere emaztea. Azken urteak Azentzine Haundi izeneko etxean eman zituzten Fernandok eta bere familiak. Denak inguruan daude».
Ondoan, eta laugarren geldialdian, Mendiko aurkitzen da. Juan Ignazio Zabala bertsolaria Mendiko etxeko teilatupean jaio zen 1774an. Amezketako bertsolaria deitzen zioten. 1801ean Hernaniko Txabalategi sonatuarekin jardun zen buruz buru Amasa-Villabonan, 4.000 ikusleren aurrean».
Publicidad
Ondorengo puntu interesgarria Espilla-Saletxe da. «Fernando Amezketarra etxe honetan jaio zela uste da 1764an. Nahiz eta ez dagoen uste horren egiazkotasuna erabat ziurtatzerik. Gaur egun erorita dago eraikina, eta zati bat baino ez dago zutik. Litekeena da, bestalde, Fernandoren gaztaroko hamabost urte Galartza Garaikoan pasa izana, beti ere Fernandok berak esandakoaren arabera». Ergoena da hurrengo geldiadia. «San Bartolome elizan bataiatu zuten Fernando Bengoetxea 1764ko urriaren 13an. Bertan hartu zuen sendotza sakramentua eta baita ezkondu ere. Hileta ere eliza honetan egin zitzaion 1823ko uztailaren 9an. Ondoan, Torrea esaten diogun etxea dago. Litekeena da Fernandok bere haurtzaroa bertan pasa izana, bere ama etxe honetan jaiotakoa baitzen eta etxe horretan bizi ziren bere aiton-amonak».
Gainera, «Amezketan, Arritzagako minak bisita daitezke», bertan Fernandok bizi zituen hainbat istorio. Arraitzagako minetara joateko ibilbideak 5,7 kilometroko luzaera du eta seinalizatuta dago bertaraino joateko bidea. «Amezketarrok 'mina bidea' esaten diogu harkaizti malkortsuotan irekitzen den bide estuari. Hainbat urtetan meatzari-tza oso garrantzitsua izan zen amezketarrentzat. 1732an hasi ziren Arritzagako meatzeak ustiatzen eta XX. mendera arte jarraitu zuten», diote.
Publicidad
Aipagarria da, panelean eta prestatutako tripitikoan ere, QR kodeak jarri dituztela informazioa jasotzend utenak. Gainera, hainbat bertso en-tzun ahal izan dira eta ibilbidearen traeka deskargatu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión